Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Trenbideak SAU
2722

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.k hornitzaileak sailkatzeko hartutako sistemarena.

1.– Entitate kontratatzailearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta faxa.

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA, Sociedad Unipersonal, Atxuri 6 – 48006 Bilbao – Espainia. Telefonoa: (34) 94 401 99 00, faxa (34) 94 401 99 01. Emaila: contratacioneuskotren.es

2.– Sailkatzeko sistemaren helburua.

CPV: 25000000, 26000000, 27000000, 28000000, 29000000, 30000000, 31000000, 32000000, 34000000, 35200000, 36000000, 45000000, 50000000, 60100000, 63000000, 64000000, 66000000, 72000000, 74000000, 78000000, 85140000, 90120000, 90300000.

Eusko Trenbideak hornitzaileen erregistroko (aurrerantzean proTRANS) datu basean jasoko dituen kategorietan biltzen diren produktu eta zerbitzu multzoak sailkatzen ditu iragarki honek.).

Produktuen eta zerbitzuen kodea, taldeen deskribapena:

1. Obra eta instalazioak

1.1. Trenbideko azpiegituretako obrak

1.2. Obra orokorrak

1.3. Electrifikazioa

1.4. Lokal eta eraikinetako instalazioak

1.5. Segurtasuneko instalazioak

1.6. Trenbide-segurtasuneko instalazioak

1.7. Telekomunikazio instalazioak

1.8. Geltokien ekipamendua

1.9. Industri ekipamendua

2. Produktu orokorrak

2.1. Lehengai orokorrak

2.2. Ekipamendua eta material elektrikoa

2.3. Hodiak eta osagarriak

2.4. Ekipamendu mekanikoak eta lantegietakoak

2.5. arropa, oinetakoak eta segurtasuneko langileen ekipamendua

2.6. Industria-ibilgailuak

2.7. Energia, ura, olioak, gasak eta petrolioaren produktu finduak

2.8. Bulegoko materiala, informatikako tresneria eta hornidurak

2.9. Ibilgailuentzako akabera-tresnak

3. Trenbide sektoreko produktuak

3.1. Material mugikorra

3.2. Kaxa

3.3. Bogieak

3.4. Trenbideko ekipo pneumatikoa

3.5. Trenbideko elektrizitate ekipoa (nagusia eta laguntzailea)

3.6. Instalazio finko, trenbide eta obretarako materiala

3.7. Trenbidearekin lotura zuzena duten beste hornidurak

4. Autobus bidezko garraioaren sektoreko produktuak

4.1. Autobusen hornidura

4.2. Ekipo mekaniko elektrikoa

4.3. Txasisa

4.4. Karrozeria eta akabera

4.5. Autobus bidezko garraioaren sektoreari bereziki lotutako beste hornidurak

7. Zerbitzu orokorrak

7.1. Eraikin eta instalazioak mantentzea

7.2. Informatika, erreprodukzio eta telekomunikazio zerbitzuak

7.3. Aseguru, banku eta lege zerbitzuak eta horiekin lotutakoak

7.4. Garbitasuneko eta hondakinak kudeatzeko zerbitzuak

7.5. Alokairuak, Renting-a, Leasing-a

7.6. Zaintza eta segurtasuna

7.7. Aholkularitza, ingeniaritza eta laguntza teknikoa

7.8. Garraioak eta bidaiak eta horiei lotutako zerbitzuak

7.9. Gainerako zerbitzu orokorrak

8. Trenbidearen sektoreko berariazko zerbitzuak

8.1. Material mugikorra konpontzea

8.2. Material mugikorra mantentzea

8.3. Trenbideko bestelako zerbitzuak

9. Autobus bidezko garraioaren sektoreko berariazko zerbitzuak

9.1. Autobusak mantentzea

9.2. Instalazioak mantentzea

9.3. Autobusa

Talde horietako bakoitzean sartzen diren produktu eta zerbitzu kategoriak jakin nahi izanez gero, produktu eta zerbitzuen kodea eska daiteke 6. puntuan adierazitako helbidean.

3.– Sailkapenean bete behar diren baldintzak, egiaztatze sistemaren eta metodoen arabera.

Hornitzaileen erregistroa egiteko, oinarrizko ezaugarriak hartuko dira kontuan eta, bereziki, produktuen eta zerbitzuen arabera eskatzen duten kategoriarako dituzten giza baliabide eta baliabide material, ekonomiko eta teknikoak. Hornitzaileak sistemari dagokion galdetegia bete behar du, baita eskatzen zaizkion agiriak eta sinatutako aitorpena igorri ere.

Galdetegian datu hauek eskatuko dira: konpainiari buruzko informazio orokorra eta Merkataritza Erregistroko edo horren baliokide den entitate bateko datuak; harremanetan jartzeko pertsona; funtsezko langileak eta langileen kopurua; enpresak dituen biltegiak eta ekoizpen-zentroak; konpainia elkartuak; azken bi urteetako finantza-datuak; banku eta kontu-ikuskari nagusiak; lanbideko arriskuen aseguramendua; kalitatea ziurtatzeko sistemei buruzko informazioa; ingurumen-kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa eta kasuan kasuko obra, produktu edo zerbitzuari buruzko informazio zehatza (erreferentziak barne).:

4.– Sailkatzeko sistemaren indarraldia eta berritzeko izapideak.

Hornitzaileen Erregistroko Sistemak (proTRANS) mugagabeko iraupena izango du, baina hor egindako inskripzioak urtero berritu beharko dira, 3. puntuko informazioa eguneratzeko. Edozein hornitzaile interesatuk sarbidea libre izango du beti sisteman.

5.– Iragarkia lizitazioaren deialdia dela aipatzea.

Iragarki hau lizitazioaren deialdi ere izango da. Lizitaziorako prozedura negoziatua edo murriztua erabiliko da. Bigarren puntuan aipatutako produktu eta zerbitzuen multzoan sartzen diren kategorietarako erabiliko du Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresak Hornitzaileen Erregistroko Sistema (proTRANS).

6.– Sistemari buruzko informazioa eta agiriak jasotzeko lekua.

Sistemaren zehaztasunak, jarduteko prozedura eta parte hartzeko behar diren agiriak aipatzen dituztenak, toki hauetan jaso daitezke:

Departamento de Registro, Aquiles Servicios de Contratación, S.L.

Gral. Ramirez de Madrid, 8-10; 1.

28006 - Madrid

Telefonoa: (34) 91 426 49 10. Faxa: (34) 91 426 49 11

Web orria: www.aquiles-sc.es, E-maila: protrans@aquiles.com

7.– Beste argibide batzuk:

Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. enpresak proTRANS izeneko erregistro-sistema bateratua ezarri du beste enpresa hauekin: "Madrid Infraestructuras del Transporte", "Euskal Trenbide Sarea", "Transports Metropolitans de Barcelona (TMB, Ferrocarril Metropolità de Barcelona, S.A. y Transports de Barcelona, S.A.)", "Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya", "Ferrocarril de Sóller S.A.", "Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana (Metrovalencia y TRAM)", "Empresa Municipal de Transportes de Madrid", "Empresa Municipal de Transportes de Valencia", "Metro de Madrid, Sociedad Anónima", "Metro Bilbao, Sociedad Anónima", "Metro de Málaga, S.A.", "Metropolitano de Tenerife S.A." eta "Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M.". Horren helburua da hornitzaileak eta kontratistak modu eraginkor eta objektibo batean erregistratzeko tresna bat izatea, inor diskriminatuko ez duena eta beti eguneratuta egongo dena.

Sistema lehenengo fasea baino ez da, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresa sailkatzeko prozesuaren aurrekoa. Enpresak sailkapen-fase osagarriak ezar ditzake. Horretarako, irizpide osagarriak ezarriko ditu jarduera-sektore berezietarako.

Hornitzaileen Erregistroko Sisteman (proTRANS) izena emanda dauden enpresek, eskaintzak aurkezterakoan, ez dute zertan aurkeztu administrazio-agiririk.

Hornitzaileen Erregistroko Sisteman (proTRANS) izena emanda egon arren, ez da nahitaezkoa izango hornitzaileari eskaintzak aurkezteko gonbita egitea, ezta inskripzioak dirauen bitartean kontraturik esleitzea ere.

Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresak oinarri izango du pro-TRANS erregistroa 2. puntuan aipatutako produktu eta zerbitzuen kategorietako eskaintzetatik 48/1998 Legearen eta 2007ko urriaren 30eko 31/2007 Legearen menpe daudenak, hurrenez hurren, aurkezteko izangaiak aukeratzerakoan.

Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresak deitutako prozedura murriztu eta negoziatuetan, 2. paragrafoan aipatutako produktu eta zerbitzuen kodeari dagozkion obra, hornidura eta zerbitzuen eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesatuek nahitaez egon behar dute izena emanda Hornitzaileen Erregistroko Sisteman (proTRANS), kasuan kasuko taldean edo azpitaldean eta, gainera, baldintza orokorren eta zehatzen pleguetan adierazitako baldintzak ere bete beharko dituzte.

Aurreko lerrokadan esandakoa gorabehera, aipatutako talde edo azpitaldeko obrak, produktuak edo zerbitzuak esleitzeko orduan, enpresak proTRANS erregistroan ez dauden lizitatzaileak gonbidatu ahal izango ditu eskaintzak aurkeztera, baina bakar-bakarrik horien zenbatekoa, aurrekontuen arabera, 48/1998 Legean eta 2007ko urriaren 30eko 31/2007 Legean, hurrenez hurren, kontratu bakoitzerako zehaztutakoa baino txikiagoa bada eta egoerak hala eskatzen badu.

Sistema honek Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresak aurretik zituen datu-baseak ordezkatzen ditu, hortaz, horietan erregistratuta zeuden hornitzaileei proTRANSen erregistratzeko gonbit egiten zaie, aurrerantzean ere eskaintzak aurkeztera edo negoziatzera gonbidatutako hautagaien artean kontuan har ditzaten nahi badute.

Egoki deritzonean, Eusko Trenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A. Sociedad Unipersonal enpresak iragarkiak argitaratuko ditu kategoria horietako kontratu berezietarako.

ProTRANS erregistroan izena emanda dauden edo izena emateko eskaria egin duten hornitzaileek ez dute berriro eskaririk egin behar.

Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: 2008ko apirilaren 7a.

Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: 2008ko apirilaren 7a.

Bilbao, 2008ko apirilaren 9a.

Zuzendari Nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE


Azterketa dokumentala