Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2717

IRAGARKIA, Arrigorriagako Arrigorriaga LHI zabaltzeko obren administrazio-kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C01/017/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/017/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Arrigorriagako Arrigorriaga LHI zabaltzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko abenduaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 235. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hiru milioi hirurehun eta hogeita hiru mila seiehun eta hirurogeita bost euro eta hamar zentimo (3.323.665,10).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko apirilaren 3a.

b) Kontratista: Eraikuntza Birgaikuntza Artapena SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi hogeita hamaika mila ehun eta laurogeita bi euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (3.031.182,57).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 9a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala