Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2714

EDIKTUA, 189/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 189/07 prozedura arrunta bideratu da Felipe Ibarra Llaguroren jaraunsleen aurka, Pablo Garin Fernandez de Pierola, Ramon Garin Fernandez de Pierola, Maria Belen Garin Fernandez de Pierola, Loreto Garin Fernandez de Pierola eta Blanca Cayetana Garin Fernandez de Pierola eskatuta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Epaitegietako prokuradore Esther Larrea Esnalek, Pablo, Ramon, Blanca, Belen, María eta Loreto Garin Fernandez de Pierola jaun-andreen izenean eta ordez, Felipe Ibarra y Llagunoren jaraunsle auzi-iheslarien aurka aurkeztutako demanda gaitzesten dut, eta absolbitu egiten ditut euren kontra aurkeztuako eskari guztietatik. Kostuak auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu.

Epai hau alderdiei jakinaraziko zaie, baita adierazi ere ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela aipatutako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik harako bost egunen barruan.

Eta Felipe Ibarra Llaguro demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau egin eta sinatu dut, Balmasedan, bi mila eta zortziko martxoaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala