Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2713

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Semillas e Hidrosiembras Alavesas S.L. "SHAL " entitateari bazka-landareen eta baratzeko haziak ekoiztu edo ugaltzeko tituluak behin-behinean ematen dizkiona lau urtetarako.

Semillas e Hidrosiembras Alavesas S.L. "SHAL" baltzuak eskabidea egin du bazka-landareen eta baratzeko haziak ekoiztu edo ugaltzeko tituluak eskuratzeko.

Mintegiko Hazien eta Landareen Zerbitzuak aldeko txostena egin du.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9. artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege-Dekretuan, hazien eta mintegiko landareen eta baliabide fitogenikoei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legean, eta, aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz,

Aurreko paragrafoan aipatutako legeen arabera entitate eskatzaileari dagokion titulua "ekoiztu eta ugaltzekoa" da.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Semillas e Hidrosiembras Alavesas S.L. "SHAL " entitateari bazka-landareen eta baratzeko haziak ekoiztu edo ugaltzeko tituluak behin-behinean ematea, lau urtetarako, hain zuzen ere.

Bigarrena.– Hazien eta Mintegiko Landareen uztailaren 26ko 30/2006 Legean hazitarako patata ekoiztu eta ugaltzeko titulua lortzeko eskatzen dituen baldintzak, eta, aplikatzekoak diren gainerako arauak bete beharko dira.

Hirugarrena.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea bukatzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala