Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2712

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko azaroaren 7ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarrietarako eta kudeaketa-, ordezte-, eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zuen.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko azaroaren 7ko Aginduak helburu dauka nekazari gazteek ustiategiak jartzeko eta kudeaketa-, ordezte-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2007ko deialdia egitea Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera.

Aginduak ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak aipatutako xedapenaren babesean eskatutako kalte-ordainak ematea erabaki zuen 2007ko abenduaren 28an.

Ebazpenak esleipendunei jakinarazi ondoren, bidezko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2007ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean emandako laguntza eta onuradun guztien zerrenda.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarrietarako eta kudeaketa-, ordezte-, eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2007ko deialdia egitekoa den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko azaroaren 7ko Aginduak arautzen dituen dirulaguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSE ANTONIO OCIO ORIVE.

ERANSKINA/ANEXO

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. / Ayudas concedidas en 2007 al amparo de la Orden de 7 de noviembre de 2007, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación.

A) Kudeaketa-, ordezte-, eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak. / Ayudas a la implantación de servicios de gestión, sustitución y asesoramiento.

Onuradunak/Beneficiarios	Dirulaguntza eurotan / Ayuda euros	

Abelur, Sdad. Coperativa	3.250,00	

Lurgintza, Sdad. Cooperativa	832, 50	

Sergal	28.163,58	

B) Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarriak. / Ayudas complementarias a la instalación de jóvenes agricultores.

Onuradunak/Beneficiarios	Dirulaguntza eurotan / Ayuda euros	

Abasolo Ibarrola Itziar	22.500,00	

Aguirrezabalaga Oñederra M Carmen	45.000,00	

Aira Urruzola Urtzi	22.500,00	

Alzola Mugica Ernesto	20.000,00	

Andollu Santamaria Cesar	25.000,00	

Aristi Otamendi Asier	25.000,00	

Astorkia Soto Ana	22.500,00	

Belloso Miranda Idoia	15.000,00	

Camino Landaluce Ignacio	17.500,00	

Carretero Fernandez M. Victoria	22.500,00	

Echevarria Alzaga Jose Luis	67.500,00	

Etxezarreta Oiarzabal Garbiñe	25.000,00	

Ezeiza Otegi Jon	25.000,00	

Fernandez Jan Sonia Elizabeth	25.000,00	

Goenaga Aicega Edurne	22.500,00	

Herguedas Aierbe Julen	20.000,00	

Onuradunak/Beneficiarios	Dirulaguntza eurotan / Ayuda euros	

Hidalgo Santamaria M.ª Jesus	50.000,00	

Jauregi Bengoa Joseba	25.000,00	

Laredo Garrido Aritz	15.000,00	

Laredo Garrido Arkaitz	15.000,00	

Larrañaga Asteasuinzarra Amaia	25.000,00	

Larrazabal Ugarte Ana Isabel	22.500,00	

Lopez Eguia Lander	22.500,00	

Mager Mendiguren Urko	25.000,00	

Ochoa de Zuazola Murguiondo Iratxe	15.000,00	

Ochoa de Zuazola Zumalde Joseba	15.000,00	

Olasagasti Arraras Nerea	22.500,00	

Olmedo Baskaran Hiart	25.000,00	

Ruiz de Loizaga Camara Alberto	25.000,00	

Ruiz de Sabando Ibisate Sergio	25.000,00	

Sanchez Susaeta Jose Antonio	15.000,00	

Torrontegui Fano M.ª Soledad	22.500,00	

Txopeitia Uriarte Jose M.	22.500,00	

Ugarte Joaristi Vanessa	25.000,00	

Unamuno Ruiz de Azua Aitor	25.000,00	

Uranga Arrieta Ander	25.000,00	

Urruela Berganza M Milagros	15.000,00	

Usandizaga Izagirre Iñigo	25.000,00	

Xiao Fang	17.500,00	

Zuriarrain Eizagirre Aloña	25.000,00	


Azterketa dokumentala