Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2710

AGINDUA, 2008ko apirilaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Fátima" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari instalazioak aldatzeko baimena emateko dena.

Zero urtetik urtebetera bitarteko umeentzako unitate bat bi urtetik hiru urtera bitartekoentzat bihurtzeko Haur Hezkuntzako 1. zikloko instalazioak aldatzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) "Fátima" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Haur Hezkuntzako 1. zikloko instalazioak aldatzeko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48002183.

Izen espezifikoa: "Fátima".

Titularra: Esclavas del Sagrado Corazón.

Helbidea: Enekuri etorbidea 70.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala