83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2708
EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian jardundako 91/08 zenbakidun prozedura laburretan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko martxoaren 31ko Ebazpena eman duela non xedatu den Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
a) Prozedura Laburtua 91/08 zenbakiduna: ELA sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Euskalduntzea eta Hizkuntza Normalizazioa ezagutzako arlokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko dena.
Aipatutako prozedura horrek eragina izan dezake Euskalduntzea eta Hizkuntza Normalizazioa ezagutzako arloko lanpostuak betetzeko konkurtsoaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
1.– Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozedurako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.