Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2707

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 17koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2008ko ekitaldiko Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Apirilaren 26ko 100/2005 Dekretuaren bidez aldatutako martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuak, Europako gaiei buruzko informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak arautzen ditu. Dekretu horretan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2008ko ekitaldirako dirulaguntzetarako deialdia egitea, EAEko Administrazioko aurrekontu orokorraren pentzutan.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Atal bakarra.– Deialdia.

Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko laguntzen deialdia egitea, 100/2005 Dekretuaren bidez aldatutako martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuaren arabera; horretarako, 150.000 euroko diru kopurua izango da, onartu eta eranskin bakarrean adierazten diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Erabaki honetan eta martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaituko du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean ekarriko ditu ondorioak ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 17a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
EUROPAKO GAIEN INFORMAZIO ETA
ZABALKUNDE PROIEKTUETARAKO
DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN
OINARRIAK, 100/2005 DEKRETUAREN BIDEZ
ALDATUTAKO MARTXOAREN 10EKO 35/1998
DEKRETUAK ARAUTUTAKOAK

Lehenengoa.– Xedapena.

Oinarri hauen onespenezko ebazpenak dirulaguntzen deialdia du helburutzat, dirulaguntza hauek Europako Batasuneko ekintzaren norainokoa esplikatzeko dauden jardueren informazio eta komunikazio proiektuen promoziorako izango dira.

Bigarrena.– Laguntzen iraupena.

Proiektuak aurtengo ekitaldian egin beharko dira, betetzeko epea 2008ko abenduaren 31n bukatuko delarik.

Hirugarrena.– Dotazioa.

Deialdi honek 150.000 euroko dirulaguntza izango du.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Eskaerak jarraian datorren helbidean aurkeztuko dira:

Europako Gaietarako Zuzendaritza.

Lehendakaritza.

Nafarroa kalea, 2.

01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan aurkez daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunaz geroztik hilabeteko epean aurkeztuko dira eskaerak.

3.– Eskatzaileak aitorpen bat aurkeztu beharko du non adieraziko baitu ez duela ez isun administratibo ez zigor penalik jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, eta ez dagoela legalki galarazita horiek jasotzeko.

Bosgarrena.– Epaimahaia.

Honako hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Lehendakaria: Iñaki Aguirre Arizmendi, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Bokalak:

– Mikel Anton Zarragoitia, Europako Gaietarako zuzendaria.

– Nieves Martinez de Antoñana Blanco, Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria.

– Elena Iturrate Bizkargüenaga, Europako Gaietarako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari lana egingo duena.

Seigarrena.– Ebazpena.

1.– Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren titularrak, Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena ikusita, prozedura erabakiko du. Ebazpenak dirulaguntza jaso duten proiektuen zerrenda jasoko du, zerrendan titularrak eta dirulaguntzen zenbatekoa eta ezezkoa jaso duten proiektuak agertuko dira.

2.– Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak atenditu gabe gelditzen badira dirulaguntza horietarako krediturik ez dagoelako, ebazpenean lehentasunen arabera hamar proiektuen zerrenda sartuko da uko egiteren bat balitz ordezkapena egiteko.

Proiektu horiek ordezkapenen arabera sailkatutako dira, proiektu horien titularrak identifikatuko dira eta, dirulaguntzaren onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, jaso ahal duten diru kopuruaren gehiengoa ere adieraziko da. Proiektu horiek jasoko duten diru kopurua uko egitetik sortzen dena izango da eta inola ere ez da kopuru hori baino handiagokoa izango.

3.– Ebazpenak bide administratiboa agortuko du; ebazpenaren berri onuradunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek ezagut dezaten, deialdiaren ebazpena indarrean jartzen denetik 6 hilabete igaro baino lehen.

4.– Epe hori igaro bada eta ebazpenik argitaratu ez bada dirulaguntza eskaera ez dela onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.1 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.


Azterketa dokumentala