Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Deba Garaiko Mankomunitatea
2706

IRAGARKIA, Debagoieneko Mankomunitateko 2008rako Lan Eskaintza Publikoa.

Apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak 128. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 24. artikuluan jasotakoaren arabera, Gobernu Juntak 2008ko otsailaren 20an egindako bilkuran onartutako eta martxoaren 12an aldatutako 2008rako Mankomunitateko Lan Eskaintza Publikoa argitaratzen da.

Gobernu Juntak hartutako erabaki hauek amaiera ematen diote administrazio bideari. Beraien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietarako Salan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Mankomunitateko Gobernu Juntaren aurrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.

Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Arrasate, 2008ko martxoaren 31.

LEHENDAKARIA.

2008RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Funtzionarioak

Taldea: A2:

Klasifikazioa: Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu Berezietako Azpieskala. Bete gabe: l.

Deitura: Enplegu eta Garapen Agentea.

Hautaketa: Lehiaketa-oposizio irekia.

Hizkuntza eskakizuna: 4.

Derrigortasun data: 2008-01-01.

Taldea: A2:

Klasifikazioa: Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu Berezietako Azpieskala. Bete gabe: l.

Deitura: Prebentzio Teknikaria.

Hautaketa: Lehiaketa-oposizio irekia.

Hizkuntza eskakizuna: 4.

Derrigortasun data: 2008-01-01.

Taldea: A2:

Klasifikazioa: Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu Berezietako Azpieskala. Bete gabe: 2.

Deitura: Turismo Teknikaria.

Hautaketa: Lehiaketa-oposizio irekia.

Hizkuntza eskakizuna: 4.

Derrigortasun data: 2008-01-01.


Azterketa dokumentala