Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Sopelanako Udala
2705

IRAGARKIA, Sopelanako Udalaren Enplegu Publikoaren 2008ko Eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzak, 2008ko martxoaren 18an, ondorengo dekretua eman du. Berbaz berba hau jartzen du:

"ALKATEAREN DEKRETUA,
213/2008 ZENBAKIDUNA

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluaren arabera, eta Enplegatu Publikoari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluari jarraiki, giza baliabideen beharrizanak daudenean, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, eta, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da. Horiek horrela,

XEDATU DUT:

1.– Onartzen da Sopelanako Udalaren Enplegu Publikoaren 2008ko Eskaintza, honakoak barne hartzen dituena:

Administrazio Orokorreko eskalako menpekoen azpieskalako plaza bat, karrerako funtzionarioentzat (E taldea).

Oharrak:

– Titulazio-maila: eskola-ziurtagiria.

– Plaza horretatik sortzen den lanpostuak (atezaina) 1. hizkuntza-eskakizuna du ezarrita, 2004ko martxoaren 25eko derrigortasun-datarekin.

Plaza hau % 33ko elbarritasun-maila edo handiagoa duten pertsonentzat gordeta dago, betiere eginkizunak puntu honen azken lerroaldean aurreikusitako eran betetzeko moduko gaitasun-baldintzak betetzen baditu.

Hautaprobetan, hala eskatzen duten elbarrientzat, denbora eta baliabide-egokitzapenak ezarriko dira, betiere horrela proben edukia itxuraldatzen ez bada eta hautaprobetan eska litekeen gaitasun-maila murriztu edo kaltetzen ez bada.

Halatan, elbarritzat jo ahal izateko, organo eskudunek halako izaera onartu beharko diete pertsona horiei. Eta hauexek dira horretarako organo eskudunak (Gizarte Segurantza, Imserso, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila edo baliokidea).

Izangaiek organo eskudunen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dute beren elbarritasuna, bai eta nahi dituzten plazen eginkizunak betetzeko egokitasuna ere.

Izangairik ez izateagatik edo ezarritako hautaprobak ez gainditzeagatik, elbarrien txandarako gordetako plaza hutsik geratzen bada, plaza hau txanda irekian legokeenari gehituko litzaioke.

2.– Argitara bedi Enplegu Publikoaren 2008ko Eskaintza Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian."

Sopelana, 2008ko apirilaren 8a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala