83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2703
362/2008 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, oposizioaldia barne promozioaren bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda -amaierako puntuazio ordenaren arabera- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori, euren destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradioterapiako teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1104/2006 Ebazpenaren, urriaren 4koaren, bidez egin zen Erradioterapiako teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze-probetarako hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn -203. zenbakikoan- argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn -203. zenbakikoan- argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 29ko 1260/2007 Ebazpenaren bidez oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda -amaierako puntuazio ordenaren arabera- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori, euren destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan duten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradioterapiako teknikari espezialisten kategorian -lotura estatutario finkoa lortzeko- hautatze proben lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereiztuz argitaratuko da.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozioaren bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8.
atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.
Lanpostua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei, azterketa medikoa egin dezaten.
Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko, Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda osasun teknikari espezialisten lanpostu funtzionaleko Erradioterapiako teknikari espezialisten kategoriakoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeak dituzte.
Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan, baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko, izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.
Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradioterapiako teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:
I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.
II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.
III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.
Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.
Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat ez duela betetzen ondorioztatu denak egindako destino aukeraketa.
Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:
1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.
2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.
Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.
Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute -ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereiztuz-, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
ERRADIOTEPIAKO TEKNIKARIA
TÉCNICO RADIOTERAPIA
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA
NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL
14932890	Zapata Gutiérrez, M.ª Teresa	87,7778	58, 2000		145,9778	
22713847	Gutiérrez Martín, M.ª Ascensión	88,8889	50, 4200		139,3089
14555493	Cundin Rodríguez, Azucena	78,8889	40, 1800		119,0689
14944055	Celaya Landaluce, M.ª Pilar	66,6667	40, 2000		106,8667
III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: ERRADIOTEPIAKO TEKNIKARIA
CATEGORÍA: TÉCNICO RADIOTERAPIA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIOTEPIAKO TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO RADIOTERAPIA
ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR.DATA	
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	
Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	7	2		
Hospital Basurto	Sin centros						 		
Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	10	2	 	
Hospital Cruces	Sin centros				
Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2008-06-01	
Hospital Cruces	Sin centros			01-06-2008	
Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	5	2		
Hospital Donostia	Sin centros				
Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Santiago	Sin centros				
Txagorritxu Ospitalea	Zentrorik gabe	4	2		
Hospital Txagorritxu	Sin centros