Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2702

361/2008 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1103/2006 Ebazpenaren bidez egin zen Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 5eko 1240/2007 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda osasun teknikari espezialisten lanpostu funtzionaleko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategoriakoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeak dituzte.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 28a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA
NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL	
22718160	Chasco Ronda, Judith	67,0000	52,0300	 	119,0300
22710850	Lozano Domínguez, Cipriano	54,0000	58, 2500		112,2500
11924520	Echaniz García, M.ª Karmele	53,0000	58, 0000		111,0000
72390929	Cruz Fernández, Irene	53,0000	58,0000	 	111,0000
15962800	Arrospide Arrospide, Isabel	59,0000	47, 0300		106,0300
15367234	Cid Cid, Bernarda	58,0000	16,8200		74, 8200
III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
CATEGORÍA: TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR.DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	Ezk.–Enk. Esk.–Santurtzi (Anbulatorioa)	1	2		

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	C. Ezk.–Enk.–Santurtzi (Ambulatorio)

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	Ezk.–Enk. Esk.–Zalla (Osasun-zentroa)	1	2		

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	C. Ezk.–Enk.–Zalla (Centro de Salud)

Deba Garaiko Ospitalea	Zentrorik gabe	6	2	 	

Hospital Alto Deba	Sin centros				

Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	12	2		

Hospital Basurto	Sin centros				

Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 2005-06-01	

Hospital Basurto	Sin centros			01-06-2005	

Bidasoako Ospitalea	Zentrorik gabe	4	2		

Hospital Bidasoa	Sin centros				

Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	19	2	 	

Hospital Cruces	Sin centros				

Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	29	2		

Hospital Donostia	Sin centros				

Galdakaoko Ospitalea	Zentrorik gabe	9	2		

Hospital Galdakao	Sin centros				

Lezako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		

Hospital Leza	Sin centros				

Mendaroko Ospitalea	Zentrorik gabe	7	2		

Hospital Mendaro	Sin centros				

San Eloy Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		

Hospital San Eloy	Sin centros				

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR.DATA	

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	

Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	4	2		

Hospital Santiago	Sin centros				

Txagorritxu Ospitalea	Zentrorik gabe	6	2		

Hospital Txagorritxu	Sin centros				

Zumarragako Ospitalea	Zentrorik gabe	5	2		

Hospital Zumarraga	Sin centros	 			

IV. ERANSKINA / ANEXO IV
BEHIN-BEHINEKOAN PLAZA AUKERA ZUTEN BAZTERTUEN ZERRENDA
RELACIÓN DE EXCLUIDOS QUE TENÍAN OPCIÓN A PLAZA EN LA PROVISIONAL
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA
NAN	IZEN-ABIZENAK	HE	BAZTERKETAREN ARRAZOIA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PL	MOTIVO DE EXCLUSIÓN	
				
11905664	Idarraga Iglesias, Rosa Maria		– Ez ditu barne txandako baldintzak betetzen 	
			No cumple los requisitos para el turno de promoción interna	
	– Epez kanpoko dokumentazioa
			No aporta documentación en plazo	

Azterketa dokumentala