83. zk., 2008ko maiatzaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2701
352/2008 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Barne Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (Barne Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 28ko 1424/2007 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak destino dituzten medikuen kategorian (Barne Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, barne promozioko txandan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.
Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.
Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanpostu funtzionaleko medikuen kategoriakoa (Barne Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) da eta destinoa Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzutako erakundeetan dute.
Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.
Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Txanda ireki bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Barne Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori hauek osatuko dute:
I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.
II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.
III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.
Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.2 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.
Txanda irekian destinoa aukeratu duten izangaien artean, lehentasuna izango dute ezintasuna egiaztatu dutenek, beren puntuazioak ematen dien hurrenkeran eta pertsonal horretarako gordetako destinoen kopurua bete arte.
Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.
Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:
1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.
2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.
Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.
Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Seigarrena.– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 11.2 atalean aurrez ikusita dagoena betez, Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, langile estatutario finko izaera lortzeko sarbidea duenak, sarbideko modalitate honetan parte hartzen duen destinoa indartuko du eta hartara atxikita geratuko da behin betikoz. Ez da beharrezkoa izango, beraz, hirugarren ebazpenean aurrez ikusitako hautaketa egitea.
Zazpigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 28a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. BARNE MEDIKUNTZAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO MEDICINA INTERNA
IREKIA/LIBRE
NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL
17708394	Hernández Indurain, José Luis	87,5000	 58,2000		145,7000
11928515	Escalante Boleas, Miguel A.	75,0000	54, 8500		129,8500
15369761	Díaz Alcazar, Fernando	80,7500	48,4000	 	129,1500
16292517	Pinedo Asarta, M.ª Aranzazu	76,7500	49, 3500	2	126,1000
35774173	Aguirre Rodríguez, Cristina	79,5000	46, 3000		125,8000
16261565	Villarreal Balza de Vallejo, Juan José	78, 2500	45,1500		123,4000
15245340	Arruabarrena Echeverría, Ignacio M.ª	74, 7500	47,7000	1	122,4500
16260857	Legido Fuente, Pablo	66,2500	50,5500		 116,8000
16282596	Gainzarain Arana, Juan Carlos	79,0000	36, 7500		115,7500
14946867	Robles Aramburu, M.ª Rosario	65,7500	49, 0900		114,8400
16537862	Blanco Daroca, M.ª Soledad	76,7500	37, 0500		113,8000
20178889	Ugalde Espiñeira, Juan	79,5000	29,9980	 	109,4980
29142961	Pierola Zabalza, Alberto	69,5000	37,4250	 	106,9250
72682918	Avellanal Legarda, David	84,0000	20,8000	 	104,8000
44622173	Erdozain Castiella, José Gabriel	55,0000	7, 5750		62,5750
III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: FAK. ESP. BARNE MEDIKUNTZAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO MEDICINA INTERNA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. BARNE MEDIKUNTZAKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO MEDICINA INTERNA
ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR.DATA	
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.	
Deba Garaiko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Alto Deba	Sin centros				
Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	3	2		
Hospital Donostia	Sin centros				
Galdakaoko Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2		
Hospital Galdakao	Sin centros				
Lezako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Leza	Sin centros				
Mendaroko Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2		
Hospital Mendaro	Sin centros				
San Eloy Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital San Eloy	Sin centros				
Santa Marina Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2	 	
Hospital Santa Marina	Sin centros				
Santiago Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Santiago	Sin centros				
Txagorritxu Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Txagorritxu	Sin centros				
Zaldibarko Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2		
Hospital Zaldibar	Sin centros				
Zumarragako Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2		
Hospital Zumarraga	Sin centros