79. zk., 2008ko apirilaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2528
346/2008 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Neurologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (Neurologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 10eko 5/2008 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Neurologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, barne promozioko txandan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.
Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.
Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda fakultatibo mediko eta teknikoen lanpostu funtzionaleko medikuen kategoriakoa (Neurologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) da eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeetan dute.
Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.
Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Txanda ireki bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Neurologiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori hauek osatuko dute:
I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.
II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.
III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.
Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.2 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.
Txanda irekian destinoa aukeratu duten izangaien artean, lehentasuna izango dute ezintasuna egiaztatu dutenek, beren puntuazioak ematen dien hurrenkeran eta pertsonal horretarako gordetako destinoen kopurua bete arte.
Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.
Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:
1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.
2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.
Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.
Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Seigarrena.– Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 11.2 atalean aurrez ikusita dagoena betez, Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, langile estatutario finko izaera lortzeko sarbidea duenak, sarbideko modalitate honetan parte hartzen duen destinoa indartuko du eta hartara atxikita geratuko da behin betikoz. Ez da beharrezkoa izango, beraz, hirugarren ebazpenean aurrez ikusitako hautaketa egitea.
Zazpigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 27a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. NEUROLOGIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO NEUROLOGÍA
IREKIA/LIBRE
NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL
15834879	Espinal Valencia, Juan Bautista	93,8889	60, 0000		153,8889
78869222	Mendive Bilbao, M.ª Mar	96,9445	53,6000	 	150,5445
30625244	Fernández Maiztegi, Covadonga	98,5000	49, 0000		147,5000
35771920	Martínez Zabaleta, M.ª Teresa	98,2500	48, 8000		147,0500
30632855	Gómez Esteban, Juan Carlos	98,2500	48, 6500		146,9000
15380243	Aranzabal Alustiza, Inés M.ª	93,7500	45, 4500		139,2000
30650501	Escalza Cortina, M.ª Inés	98,2500	39, 8000	1	138,0500
11792737	De Arce Borda, Ana M.ª	92,5000	44,8500	 	137,3500
20179301	Huete Anton, Begoña	100,000	37,2000		 137,2000
16285899	Alvarez de Arcaya Esquide, Amaia Elena	97, 5000	37,4000		134,9000
31252541	Freijo Guerrero, M.ª Mar	97,5000	35, 4000		132,9000
16049029	Rouco Axpe, Idoia	96,9445	35,8000		 132,7445
15384812	Velasco Juanes, Fernando	95,0000	35, 8000		130,8000
15997298	Foncea Beti, Nerea	96,2500	26,3000		 122,5500
13108345	Timiraos Fernández, Juan	95,6945	25, 8000		121,4945
II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES SIN DESTINO
FAK. ESP. NEUROLOGIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO NEUROLOGÍA
IREKIA/LIBRE
NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL
15260095	Formica Martínez, Alejandro Fco	74,4445	43, 6000		118,0445
III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: FAK. ESP. NEUROLOGIAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO NEUROLOGÍA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. NEUROLOGIAKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO NEUROLOGÍA
ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.
Basurtuko Ospitalea	Zentrorik gabe	3	2
Hospital Basurto	Sin centros
Gurutzetako Ospitalea	Zentrorik gabe	5	2
Hospital Cruces	Sin centros
Donostia Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2
Hospital Donostia	Sin centros
Galdakaoko Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2
Hospital Galdakao	Sin centros
Txagorritxu Ospitalea	Zentrorik gabe	2	2
Hospital Txagorritxu	Sin centros
Zumarragako Ospitalea	Zentrorik gabe	1	2
Hospital Zumarraga	Sin centros