Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Sustapen Ministerioa
2267

IRAGARKIA, Trenbideen Zuzendaritza Nagusiarena, "Bilbo Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Proiektuaren Argibide Azterlana" jendaurrean jartzen duena.

Trenbideen Zuzendaritza Nagusiak "Bilbo Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Proiektuaren Argibide Azterlana" onartu du, behin-behingoz, 2008ko martxoaren 7an.

Argibide Azterlana behin-behingoz onartu ostean, eta indarreko Trenbide Sektorearen Araudiko 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Azterlan hori jendaurrean jartzen da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, nahi duten guztiek azter dezaten eta trazaketaren egitasmo orokorraren gaineko oharrrak aurkez ditzaten, betiere, interes orokorrari eragiten badio.

Jendaurrean jartzeak Ingurumeneko Eragin-Ebaluazioari buruzko prozeduran adierazitako ingurumen ondorioei ere badagokie. Prozedura hori Ingurumen Eraginaren gaineko Ebaluazioari eta aplikagarria zaion Araudiari buruzko 1302/1986 LEDan dago araututa (15. artikulua).

Azterlana jendaurrean egongo da, bulegoko egun eta ordu baliodunetan, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan (Kale Nagusia, 45) eta Sustapen Ministerioko Trenbideen Zuzendaritza Orokorrean (Plaza de los Sagrados Corazones, 7, beheko solairua, Madril), eta horren separata-laburpena Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Barakaldo, Bilbo, Arrigorriaga eta Basauriko udaletxeetan.

Alegazioak Plan eta Proiektuen Zuzendariordetza Orokorrari igorriko zaizkio (Plaza de los Sagrados Corazones, 7, 28071 Madril), erreferentzia modura honako hau jarriz: "Jendaurreko Argibideak. Bilbo Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea".

Madril, 2008ko martxoaren 7a.

Trenbideen zuzendari orokorra,

LUIS DE SANTIAGO PÉREZ.


Azterketa dokumentala