71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2262
EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren adierazten den espedienteari buruzkoa.
Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, ematen du ondoko
EDIKTUA
Ez dugu lortu Aislamientos y Revestimientos Técnicos del Txorierri, SL enpresari jakinaraztea diru-laguntza itzultzeko 032/08 zenbakiko espedientea hasi dugula, eskatzaileak helbidea aldatu duenez jakinarazpena bueltatu egin baitigute. Beraz, jakinarazpentzat balio dezan edo bestelako ondorioetarako, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diogu enpresari: itzulketa-espedientea hasteko Probidentzia eman da, lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babesean Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak 2006ko azaroaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez B-143-308-06-CE zenbakiko espedientean emandako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko. Kontua da enpresak ez dituela aurkeztu eskatutako diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, dekretu arautzaileak 52. artikuluan ezarritako agiriak. Agiriok 2007ko urriaren 23an eskatu eta 2007ko urriaren 25ean jakinarazi genizkion Aislamientos y Revestimientos Técnicos del Txorierri, SL enpresari eta, izan beharreko ondoriok izateko, hamabost eguneko epea eman diogu bere burua defendatzeko aurkeztu eta alegatu beharrekoa aurkezteko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, ohartarazten diogu ezer aurkezten ez badu, prozedura amaitutzat joko dugula ebazpen baten bidez, eta, gainera, baldintzak ez direla bete joz gero, balitekeela kobratzeke duen kopurua jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala balegokio, dagoneko jaso duena gehi diru-laguntza kobratu zuenetik sortutako legezko interesak bueltatu behar izatea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 10a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESÚS MONREAL ZIA.