71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraio eta Herri Lan Saila
2261
LEHIAKETA. Iragarkia, N-634 errepideko 13+800 KP-aren parean Orioko porturako sarbidean T gisako bidegurutzea egiteko 1. proiektu erreformatua esleitzeko dena (005/08 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Organoa: Zerbitzu zuzendaria. Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 005/08.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratuaren helburua: N-634 errepideko 13+800 KP-aren parean Orioko porturako sarbidean T gisako bidegurutzea egiteko 1. proiektu erreformatua.
b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.
c) Gauzatzeko lekua: Orio (Gipuzkoa).
d) Burutzeko epea: 3 hilabete, zuinketa akta egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: ehun eta laurogeita hamar mila bederatziehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita hamaika zentimo (190.947,31).
5.– Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua (Garraio eta Herri Lan Saila).
b) Egoitza: Kaiko pasealekua, 23.
c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián, 20003.
d) Telefonoa: 943 02 29 70.
e) Faxa: 943 02 29 71.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko maiatzaren 12a.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.
a) Sailkapena:
Taldea: G, Azpitaldea: 4, Kategoria: e.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Ekonomia-kaudimena egiaztatzeko azken hiru ekitaldietan enpresak egindako obren kopuru orokorraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko da, eta gutxienez urtean 300.000 eurokoa beharko du izan.
– Gaitasun teknikoa egiaztatzeko azken bost ekitaldietan burututako obren zerrenda aurkeztu behar da. Gutxienez 200.000,00 euroko aurrekontua izan duen errepideetako obra bat buruturik izan beharko du.
8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 13a, 13:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saileko Erregistroa.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1. Lakua 1-8. solairua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ezingo da aldaerarik aurkeztu.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Egoitza: Donostia kalea, 1. Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Data: 2008ko maiatzaren 20a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkiaren gastuak: hirurehun eta laurogeita hamar euro eta hirurogeita hamaika zentimo (390,71).
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna.
13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.