71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2251
EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeko bideratutako 536/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, José Ignacio Pariente de Pradak, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizenak,
Jakinarazten dut José Arana Andicoberri jauna testamentua egin gabe hil denez, epaitegi honetako 536/06 ofiziozko abintestato-judizioaren ondoriozko abintestato-jaraunsleak deklaratzeko adierazpeneko pieza bananduan, gaur hartutako ebazpenez jaraunspen horretan eskubideren bat dutela uste dutenei dei egitea erabaki dela, hain zuzen ere, epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, bi hilabeteko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute eta aditzera ematen zaie horretarako honako hau hirugarren eta azken deia izango dela; bestalde, ohartarazten zaie jaraunspena inork eskatzen ez badu jabegabe geratuko dela.
Donostia-San Sebastián, 2008ko martxoaren 5a.
MAGISTRATU-EPAILEA.
IDAZKARIA.