Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
2250

EDIKTUA, 78/07 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 78/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Manuel Urbano Pajares.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Oihana Pérez Valcarcel.

Demandatua: Maria Jesús Larraza Gurtubai.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

Onetsi egiten da erabat Oihana Pérez Valcárcel prokuradoreak Manuel Urbano Pajaresen izenean eta ordez María Jesús Larraza Gurtubairen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egite dut demandatua bere kabuz Basauriko Kareaga Goikoa kaleko 125 zenbakiko 1. solairu ezkerraldean dagoen etxebizitzako bainu-gelako instalazio pribatiboetan eta, berariaz, alikatatuan eta dutxako platerran beharrezko diren konponketak egitera, hain zuzen ere demandatzaileak ondoan duen etxebizitzan, lehenengoko erdialdean, gertatu den irazketa kentzeko. Kondenatu egiten dut demandatzailea, halaber, demandatzaileari honakoak ordaintzera: laurehun eta berrogeita sei euro eta hirurogei zentimo (446,60), diru-kopuru horrek 2006ko abenduaren 22tik sortutako legezko interesa, interesa gehi bi puntu ebazpen hau eman denetik eta sortutako kostuak.

Maria Jesus Larraza Gurtubay demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko otsailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala