71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
2248
EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 301/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: L2 301/07 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Bilbao Bizkaia Kutxa-Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea –BBK-.
Alderdi demandatua: Maria Isabel Fernandez Mendoza.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Judizio horren gainean ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:
PROBIDENTZIA
Epaile-magistratua: Eva Maria Aja Lavin.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta zortziko martxoaren hamaika.
Teresa Lapresa prokuradoreak aurkeztutako idazkia jaso dut; erants bekie bere auziko autoei eta bidal bekie alderdi demandatuei demandaren eta berari erantsitako agirien kopia bat.
3.– Zita bitez alderdiak, ikustaldia egiteko. Apirilaren 30ean egingo da, 13:30ean, epaitegi honen entzunaldi-aretoan.
Zita bitez demandatuak demandan adierazitako helbidean eta jakinaraz bedi adierazpena epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez.
Inpugnatzeko modua: berraztertze-errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztuta. Hala ere, inpugnatu arren, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtso-egilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.
Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio hitzez hitz:
ZITAZIO ZEDULA
Epatzeko agintzen duen auzitegia: Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.
Nor zitatzen den: Maria Isabel Fernandez Mendoza, alderdi demandatua.
Helbidea: Lucero kalea, 14-1.ª B, Gijón (Asturias).
Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea, demandatuak diren aldetik. Halaber, beste alderdiak eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, haren galdeketari erantzutea (Aurkeztutako dokumentuen eta demandaren kopiak eransten dira).
Non azaldu behar den: epaitegi honetan, Bide Onera kalea, z/g, -1. solairuko 5 sala.
Zein egun eta ordutan azaldu behar den: 2008ko apirilaren 30ean, 13:30ean.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
1) Bistara joaten ez bazara ere, ez da bista atzeratuko; prozesuan auzi-iheslaritzat joko zaitugu, eta judizioak aurrera egingo du beste zitaziorik egin gabe (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 440.1 eta 442 artikuluak).
2) Bistara zu zeu agertzen ez bazara, eta alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta zure deklarazioa onartzen bada, galdeketako egitateak —alderdi izanik zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak— onetsitzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).
3) Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).
4) Zitazioaren hurrengo hiru eguneko epearen barruan, zuk zeuk aurkeztu ezin dituzun pertsonak epaitegi honi jakinarazi beharko dizkiozu, epaitegiak zitazioa egin diezaien eta horrela, ikustaldian azal daitezen, bai lekuko edo peritu gisa, bai zure deklarazioaren gai diren egitateen berri duten pertsona legez.
Zitatu beharrekoen datuak eta inguruabarrak aurkeztu beharko dituzu, zitazioa egin ahal izateko (PZLb-ko 440.1 artikulua, hirugarren paragrafoa).
Lehen egindako ohartarazpena gorabehera, baliatu nahi dituzun frogekin ikustaldian azaltzeko betebeharra errazteko, laguntzeko eska diezaiokezu epaitegiari, baldin eta PZLb-ko 381. artikuluko agiri bidezko froga bat edo lekuko bidezko froga bat —zuzenean aurkeztu ezin duzuna— proposatu nahi baduzu. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da eskabidea behar adinako aurrerapenaz egitea, ikustaldiaren egunean dokumentua eskuragarri egon dadin. Frogaren egokitasunaren arabera batuko zaio prozesuari.
7) Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).
Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta zortziko martxoaren hamaika.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko martxoaren 11ko Probidentziaren bitartez, ebatzi du epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea, zitazio-eginbidea gauzatzeko hain justu ere.
Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta zortziko martxoaren hamaika.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta zortziko martxoaren hamaika.
Nik, idazkari judizial naizen honek, ematen dut ediktua, gaur iragarki-oholean jarri dela jasota uzteko.
Fede ematen dut.