Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2247

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 782/06 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 782/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gorka Aguirre Barrio.

Abokatua: Villadangos Alonso, Javier.

Prokuradorea: José Félix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Axa Aurora Ibérica de Seguros y Reaseguros, S.A. eta Berta Ochoa Gordo.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

"Zati baten baietsi dut Basterrechea prokuradoreak Gorka Aguirre Barrioren izenean eta ordez jarri duen demanda, Compañía de Seguros Axa, S.A. eta Berta Ochoa Gordoren aurkakoa. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako zenbatekoak ordaintzera —batera eta modu solidarioan—: 5.546,356 euro eta ebazpen honen laugarren zuzenbideko oinarrian aurreikusitako interesak. Demanda zati batean baietsi denez, alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdibana."

Berta Ochoa Gordo demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala