Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2246

EDIKTUA, 136/07 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ETA HOGEI EGUNEZ
EPATZEKO EDIKTUA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 136/07 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Alvaro Crespo Ortiz.

Alderdi demandatua: Maria Victoria Lopez Fernandez, Agapito Garcia Santisteban, Gabriel Garcia Santisteban, Antonia Garcia Santiesteban eta interesa duen beste edonor.

Gaia: arrunta.

Judizio horren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

2007-05-09ko ebazpenean izandako akats materiala zuzentzen duen ebazpena eman da, honakoa dioena:

AUTOA

Epailea: Teresa Montalban Gomez.

Lekua: Balmaseda.

Eguna: bi mila eta zortziko otsailaren zortzia.

AURREKARIAK

Bakarra.– Kausa honetan 2007ko maiatzaren 4an autoa eman zen eta autoa alderdiei jakinarazi zaie.

Ebazpen horretan, xedatze-zatian, honakoa idatzi zen: "1.– Onetsi egiten da izapideetara Aguirregomozcorta Echezarreta prokuradore andreak Alvaro Crespo Ortizen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gabriel García Garcíaren jaraunsleen (Agapito Garcia Santisteban, Gabriel Garcia Santisteban, Antonio Garcia Santiesteban) eta interesa duen beste edonoren aurkakoa hain zuzen ere. Demanda jabari-aitorpenari buruzkoa da eta prozedura judizio arruntaren arauei jarraituz bideratuko da.", baina horren ordez honakoa idatzi behar zen:

"1.– Onetsi egiten da izapideetara Aguirregomozcorta Echezarreta prokuradore andreak Alvaro Crespo Ortizen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gabriel Garcia Garciaren jaraunsleen (Agapito Garcia Santisteban, Gabriel Garcia Santisteban, Antonia Garcia Santiesteban) eta interesa duen beste edonoren aurkakoa hain zuzen ere. Demanda jabari-aitorpenari buruzkoa da eta prozedura judizio arruntaren arauei jarraituz bideratuko da."

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bakarra.– Jurisdikzio-ordena guztietan aplikatzekoa den Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 267.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, epaimahaiek edozein momentutan zuzendu ahal izango dituzte ageriko akats materialak eta akats aritmetikoak.

Kasu honetan ere, ebazpen honen aurrekarietan ageri den hitz okerra akats material sinple bat da, horixe ondorioztatzen baita jardueretatik; horregatik, akats hori hautemanda, zuzendu egin behar da aipatutako manuan ezarritakoaren arabera.

XEDAPENAK

Zuzendu egiten da demanda onartzeko 2007ko maiatzaren 4an emandako autoaren idazketan egindako akatsa ebazpen honen aurrekari bakarrean adierazitako moduan, honako hau dioenean: "1.– Onetsi egiten da izapideetara Aguirregomozcorta Echezarreta prokuradore andreak Alvaro Crespo Ortizen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gabriel García Garcíaren jaraunsleen (Agapito Garcia Santisteban, Gabriel Garcia Santisteban, Antonio Garcia Santiesteban) eta interesa duen beste edonoren aurkakoa hain zuzen ere. Demanda jabari-aitorpenari buruzkoa da eta prozedura judizio arruntaren arauei jarraituz bideratuko da"; honakoa esan behar du: "1.– Onetsi egiten da izapideetara Aguirregomozcorta Echezarreta prokuradore andreak Alvaro Crespo Ortizen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Gabriel Garcia Garciaren jaraunsleen (Agapito Garcia Santisteban, Gabriel Garcia Santisteban, Antonia Garcia Santiesteban) eta interesa duen beste edonoren aurkakoa hain zuzen ere. Demanda jabari-aitorpenari buruzkoa da eta prozedura judizio arruntaren arauei jarraituz bideratuko da."

Antonia Garcia Santiesteban alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2008-02-08ko Probidentziaren bitartez, ebatzi du ediktu hau Lanestosako epaitegiko iragarki-oholean, Arrigorriagako Udaletxean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazte eta epatzeko eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Balmasedan, bi mila eta zortziko martxoaren laua.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Eginbidea.– Balmaseda, 2008ko martxoaren 4a.

Nik, idazkari judizial naizen honek, ematen dut ediktua, gaur iragarki-oholean jarri dela jasota uzteko.

Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala