Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
2245

EDIKTUA, apelazioko 172/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: 172/07 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: María Carmen González López andrea.

Abokatua: Matilde Gutiérrez Martínez andrea.

Prokuradorea: German Ors Simon.

Errekurritua: Javier Llodio Lechuaga jauna eta Aserinbro, SLL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Ezetsi egin dugu M.ª Carmen González López andrearen ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 631/04 zenbakiko judizio arruntaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak hartu zuen, 2006ko urriaren 5ean. Errekurtsoa ezetsi dugunez, baietsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak errekurtso-egileari ezartzen dizkiogu beren-beregi.

Aserinbro, SLL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Bilbao, 2008ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala