Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
2244

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 7koa, Ingurumen sailburuordearena, Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbeneko (Bizkaia) udalerrietan, Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak bere instalazioetan sustatzen duen Fuel-Olioaren Produkzioa Murrizteko Unitate berriei dagokion proiektua (URF Proiektua), eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jartzen duena.

2005eko abenduaren 20an Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak ingurumen baimen bateratua eskatu zuen Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako udalerrietan garatzen duen petroleo finketa jarduerari dagokionez.

2006ko uztailaren 31an Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak Fuel-Olioaren Produkzioa Murrizteko Unitate berriei dagokion proiektua (URF Proiektua), eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana aurkeztu zituen dagokion ingurumen baimen bateratua eskatuz.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluak xedatutakoaren arabera ingurumen baimen bateratua behar duen instalazio baten aldaketa esanguratsua edo ez esanguratsua izan daiteke. Proiektatzen den aldaketa esanguratsua bada ezin izango da aurrera eraman ingurumen baimen bateratua lortu gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren plan eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 50. artikuluak hurrengoa arautzen du: Lege honen I. eranskinean aipatutako eta baimena emandako, burututako edo burutzen ari den plan edo proiektuaren edozein aldaketa edo hedapenetarako, bertan aipatzen diren ingurugiroaren gaineko eragineko ebaluazio-prozeduretakoren bat ezarriko da, ingurugiroan eragin negatibo esanguratsuak eduki baditzake aldaketa edo hedapen horrek.

Ingurumen organo honetan izapideak hasi dira Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbeneko (Bizkaia) udalerrietan sustatzen duen Fuel-Olioaren Produkzioa Murrizteko Unitate berrien proiektuari (URF Proiektua) dagokion ingurumeneko baimen bateratua lortzeko eta proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko, proiektua Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean eta Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I.B eranskinean jasotzen baita.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osotu ondoren, jendaurrean jarri behar da gutxienez 30 eguneko epean.

Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, proiektuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bateratua onartzeko denak, aurreikusten duten prozeduraren arabera ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jarri behar da.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera Autonomia Erkidegoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko jardunak, derrigorrezkoa direnean eta eskumena Autonomia Erkidegoari dagokionean, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbeneko (Bizkaia) udalerrietan sustatzen duen Fuel-Olioaren Produkzioa Murrizteko Unitate berrien proiektua (URF Proiektua), eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jarri behar dira.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, proiektuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bateratua onartzeko dena; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzeko den urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den araudiak xedatutakoari atxikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Petroleos del Norte, S.A. (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbeneko (Bizkaia) udalerrietan sustatzen duen Fuel-Olioaren Produkzioa Murrizteko Unitate berrien proiektua (URF Proiektua), eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Gran Vía, 85, Bilbao).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbeneko (Bizkaia) udalerriei bidaliko zaie, hoiek espedientea erakusteko, jendaurrean jartzeko epean.

Era berean, adierazitako dokumentazioa Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web orrialdean (www.ingurumena.ejgv.euskadi.net) izango da, hiritarrek errazago eskura dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 7a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala