71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
2241
197/2008 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek beren ikasketak sakontzeko laguntzak ematen dituena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak otsailaren 8an emandako 45/2007 Ebazpenaren bitartez, laguntzak emateko deialdia egin zen, langileek etengabeko prestakuntzako ikasketak egin zitzaten, osasun-arloari buruz, estatuko zein nazioarteko zentro edo instituzio entzutetsuetan; ikasketa horiek 2007. urtean zehar egin behar ziren, edo gutxienez, inskripzio-epeak aurreko urteko deialdia itxi ondorengoa izan behar zuen.
Ebazpen horretako zazpigarren puntuan ezartzen da eskaerak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako batzordearen proposamenaren arabera.
Zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1278/2007 Ebazpenaren bidez, ikasketak sakontzeko 2007ko laguntzak eman ziren.
Baina emandako beketako bat ez da helburu horretarako erabiliko; izan ere, laguntza hori gerora deuseztatua izan den master bat egiteko zen. Horregatik, soberan dagoen zenbatekoa berriro esleitzea erabaki da.
Aurreko guztiagatik, eta balorazio-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Ikasketak sakontzeko laguntzak ematea honako hauei, bakoitzak ondoan duen diru-kopuruaren arabera:
Deiturak Izena Ikastaroaren izena Zenbatekoa
Apellidos Nombre Nombre del curso Importe
De Lorenzo Urien Elena Master de investigación en cuidados 3.177, 00
Vela Orus M.ª Pilar Mejora en las habilidades para el diagnostico y tratamiento endovascular en la especialidad de cirugía vascular 600,00
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Interesdunek, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz), hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Hala ere, beste edozein errekurtso ere aurkez dezakete interesdunek, egoki iritziz gero.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 4a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.