Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2239

AGINDUA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2008rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bitartez laguntzen deialdia egingo da, zenbatekoa, xedea, eskabide-ereduak eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia adieraziz, baita aurreikusitako bi finantziazio-lineetarako balorazio-irizpideen berri emanez ere.

Hori dela-eta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2008ko ekitaldirako deitzea, guztira 3.011.039,66 euroko zenbatekoarekin.

Bigarrena.– Finantziazio-lineek honako diru-zuzkidura hauek izango dituzte:

a) Etengabeko finantziazio-linea: 1.505.519,83 euro.

b) Ekintza humanitarioko estrategia markoen finantziazio-linea: 1.505.519,83 euro.

Garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioak arautzen dituen 2008ko otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 20. artikuluarekin bat etorriz, zenbateko jakin bat ezin bazaio esleitu ekintza humanitarioko ezein estrategia markori, ekintza humanitarioen kopuru egoki batek eskaturiko gutxieneko puntuazioa lortu ez duelako edo bete beharreko eskakizunak betetzen ez dituelako, edo eskuragarri dagoen aurrekontu-zuzkidurarako behar adina eskabide jaso ez direlako, zenbateko hori etengabeko finantziazio-lineara bideratzeko aukera izango da. Zenbateko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua dagokion Agindua eman ondoren.

Gainera, etengabeko finantziazio-linearako fondoak agortzen badira, hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horretarako Agindua propio eman ondoren.

Hirugarrena.– Ekintza humanitarioko estrategia markoak honela ordainduko dira:

Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50, hitzarmena sinatzen den unean.

Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, estrategia markoaren aurrekontu osoaren % 30 egin dela justifikatu ondoren.

Laugarrena.– Eskabideak hautaketa-irizpideen eta I. eranskinean aurkezten den baremazioaren arabera baloratuko dira.

Bosgarrena.– Etengabeko finantziazio-linearako eskabideak aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira. Ekintza humanitarioko estrategia markoen kasuan, eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozein baliatu ahal izango da, II. eranskinean aurkezturiko eredu normalizatuaren arabera. Eskabidea honako helbide honetara igorriko da:

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.

Donostia kalea,1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Seigarrena.– Ekintza humanitarioko estrategia markoak erakunde onuradunekin sinatzeko eginkizuna Garapen Lankidetzarako zuzendariaren esku uztea, III. eranskinean bilduriko ereduaren arabera.

Zazpigarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da indarrean.

Zortzigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio organo horri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA

1.– Etengabeko finantziazio lineako proiektuei aplikatu beharreko hautaketa irizpideak.

I.– Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

1) Proiektuaren koherentzia orokorra: 24 puntu gehienez.

1.1.– Proiektuaren egokitasuna hondamendiek kalteturiko pertsonen babesari eta laguntzari dagokienez: 2 puntu gehienez.

1.2.– Hondamendi-testuinguruaren balorazioa: 10 puntu gehienez.

1.3.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu proiektuak esku-hartze logika koherentea badauka helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiekiko.

– puntu 1 esku-hartze logikak akatsak baditu.

1.4.– Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago.

– 2 puntu banakatzea osatugabea bada edo esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez badago.

1.5.– Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 6 puntu gehienez.

– 6 puntu, helburu espezifikoaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdi-laguntzako proiektuetan nahikoa izango da emaitzen adierazleen berri ematea.

– 3 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

– puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

2) Proiektuaren bideragarritasun orokorra: 14 puntu gehienez.

2.1.– Bideragarritasun teknikoa: 8 puntu gehienez.

– 7 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak eta abar), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz, behar adina informazio aurkezten bada.

– 2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada.

– puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar).

2.2.– Erakunde-bideragarritasuna: 6 puntu gehienez.

– 3 puntu, proiektua gauzatzerakoan ordezkaritza-erakunde baten parte-hartzea badago, eta parte-hartze hori proiektuaren aurrekontu osoaren % 5etik gorako aurrekontu-ekarpena bada.

– Puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

– 3 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.

3) Egoera kalteberan dauden kolektiboei lehentasuna ematea: gehienez 3 puntu.

– 3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.

– Puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira.

4) Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu.

– 4 puntu estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa (Giza Garapenaren Indizea) 0,5etik azpikoa bada, edo EBk identifikaturiko krisi ahaztuetako bat bada.

– 3 puntu, GGI 0,5etik 0,599ra bitarte bada.

– 2 puntu, GGI 0,6tik 0,699ra bitarte bada.

–Puntu 1, GGI 0,7tik 0,799ra bitarte bada.

5) Zehar-lerroak: 23 puntu gehienez.

5.1.– Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz: 6 puntu gehienez.

5.2.– Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea: 5 puntu gehienez.

5.3.– Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza: 5 puntu gehienez.

5.4.– Genero-berdintasuna: 5 puntu gehienez.

5.5.– Iraunkortasun ekologikoa: 2 puntu gehienez.

6) Partzuergoak: 2 puntu gehienez.

– Puntu 1, proiektua EAEko erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu.

– Puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

II.– Tokiko erakundeari lotutako alderdiak: 16 puntu.

1) Esperientzia: 3 puntu gehienez.

– 3 puntu, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan etengabeko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

– Puntu 1, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan esperientzia etena duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

2) Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundeak GLSFaren bi proiektu baditu, jarraipen-eskakizun administratibo guztiak beteta.

3) Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

– 2 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

4) Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen Plan Estrategiko baten barnean hartua badago.

– 2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak komunitate onuradunarekiko jarduerak planteatzen baditu.

5) Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez.

– Puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

– Puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

6) Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez.

– Puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

III.– Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 14 puntu.

1) Sozietate-oinarria: 4 puntu gehienez.

– puntu 1, 200 bazkide edo gehiago baditu.

– puntu 1, 10 boluntario edo laguntzailetik gora baditu.

– puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.

– puntu 1, lankidetzaren arloko koordinakunde edo sare bateko kide bada, betiere erakunde horrek jokabide-kodea badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zehapenik ezarri ez badio.

2) Esperientzia: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundea legez eratu bada orain 5 urte edo lehenago, eta sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

3) Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundeak GLSFaren bi proiektu baditu, jarraipen-eskakizun administratibo guztiak beteta.

4) Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia eremuan: 3 puntu gehienez.

– 3 puntu, euskal erakundeak 5 urtetik gorako esperientzia badu tokiko bazkidearekin proiektuak kudeatzeko elkarlanean.

5) Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez.

– puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

– puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduari buruzko irudiei eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

6) Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez.

– puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

2.– Ekintza humanitarioko estrategia markoen finantziazio linearen proiektuei aplikatu beharreko hautaketa irizpideak.

I.– Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

1) Proiektuaren koherentzia orokorra: 27 puntu gehienez.

1.1.– Proiektuaren egokitasuna hondamendiek kalteturiko pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez: 2 puntu gehienez.

1.2.– Hondamendi-testuinguruaren balorazioa. 8 puntu gehienez.

1.3.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu proiektuak esku-hartze logika koherentea badauka helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiekiko.

– puntu 1 esku-hartze logikak akatsak baditu.

1.4.– Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 3 puntu gehienez.

– 3 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago.

– puntu 1 banakatzea osatugabea bada edo esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez badago.

1.5.– Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu, helburu espezifikoaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdi-laguntzako proiektuetan nahikoa izango da emaitzen adierazleen berri ematea.

– 2 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

– puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

1.6.– Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan txertatzea: 8 puntu gehienez.

2) Proiektuaren bideragarritasun orokorra: 11 puntu gehienez.

2.1.– Bideragarritasun teknikoa: 7 puntu gehienez.

– 6 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz, behar adina informazio aurkezten bada.

– 2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada.

– puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar).

2.2.– Erakunde-bideragarritasuna: 4 puntu gehienez.

– 2 puntu, proiektua gauzatzerakoan ordezkaritza-erakunde batek parte-hartzen badu, eta parte-hartze hori proiektuaren aurrekontu osoaren % 5etik gorako aurrekontu-ekarpena bada.

– puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

–2 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.

3) Egoera kalteberan dauden kolektiboei lehentasuna ematea: gehienez 3 puntu.

– 3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.

– puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira.

4) Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu.

– 4 puntu estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa 0,5etik azpikoa bada, edo EBk identifikaturiko krisi ahaztuetako bat bada.

– 3 puntu, GGI 0,5etik 0,599ra bitarte bada.

– 2 puntu, GGI 0,6tik 0,699ra bitarte bada.

– puntu 1, GGI 0,7tik 0,799ra bitarte bada.

5) Zehar-lerroak: 23 puntu gehienez.

5.1.– Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz: 6 puntu gehienez.

5.2.– Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea: 5 puntu gehienez.

5.3.– Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza: 5 puntu gehienez.

5.4.– Genero-berdintasuna: 5 puntu gehienez.

5.5.– Iraunkortasun ekologikoa: 2 puntu gehienez.

6) Partzuergoak: 2 puntu gehienez.

– puntu 1, proiektua EAEko erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu.

– puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

II.– Tokiko erakundearekin zerikusia duten alderdiak: 16 puntu.

1) Esperientzia: 3 puntu gehienez.

– 3 puntu, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan etengabeko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

– puntu 1, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan esperientzia etena duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

2) Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundeak GLSFaren bi proiektu baditu, jarraipen-eskakizun administratibo guztiak beteta.

3) Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

– 2 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

4) Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 4 puntu gehienez.

– 4 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen Plan Estrategiko baten barnean hartua badago.

– 2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak komunitate onuradunarekiko jarduerak planteatzen baditu.

5) Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez.

– puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

– puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

6) Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez.

– puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

III.– Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 14 puntu.

1) Sozietate-oinarria: 4 puntu gehienez.

– puntu 1, 200 bazkide edo gehiago baditu.

– puntu 1, 10 boluntario edo laguntzailetik gora baditu.

– puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.

– puntu 1, lankidetzaren arloko koordinakunde edo sare bateko kide bada, betiere erakunde horrek jokabide-kodea badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zigorrik ezarri ez badio.

2) Esperientzia: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundea legez eratu bada orain 5 urte edo lehenago, eta aldi horretan sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu.

3) Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez.

– 2 puntu, erakundeak GLSFaren bi proiektu baditu, jarraipen-eskakizun administratibo guztiak beteta.

4) Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia eremuan: 3 puntu gehienez.

– 3 puntu, euskal erakundeak 5 urtetik gorako esperientzia badu tokiko bazkidearekin proiektuak kudeatzeko elkarlanean.

5) Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez.

– puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide-Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

– puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

6) Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez.

– puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

II. ERANSKINA
GLSFaren KARGURAKO EKINTZA HUMANITARIOEN ETENGABEKO FINANTZIAZIO LINEARAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

KARGURAKO EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOEN FINANTZIAZIO LINEARAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKO BAKOITZERAKO GARAPEN LANKIDETZARAKO ZUZENDARITZAREN ETA ERAKUNDE ESLEIPENDUNAREN ARTEAN SINATU BEHARREKO HITZARMENAREN EREDUA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala