71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
2233
302/2008 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1105/2006 Ebazpenaren bidez egin zen Laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren irailaren 19ko 1220/2007 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeak destino dituzten osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.
Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.
Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda osasun teknikari espezialisten lanpostu funtzionaleko laborategiko teknikari espezialisten kategoriakoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuetako erakundeak dituzte.
Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.
Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Barne promozioaren bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko laborategiko teknikari espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:
I) I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.
II) II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.
III) III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.
Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.
Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat betetzen ez duenak egindako destino aukeraketa.
Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:
1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.
2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.
Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.
Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
LABORATEGIKO TEKNIKARIA
TÉCNICO LABORATORIO
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA
NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA HE GUZTIRA
DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICION CONCURSO PL TOTAL
22725948 Mendoza Ruiz, M.ª Carmen 70,0000 60,0000 130, 0000
11928863 González Fernández, Ana Isabel 64,2857 60,0000 124, 2857
72024155 Martínez Matienzo, M.ª Inmaculada 62,8571 60,0000 122,8571
14582485 Vaquerizo Ramos, Rosario 60,0000 60,0000 120, 0000
14550918 Gorrochategui Arroyo, M.ª Mercedes 64,2857 54,2800 118,5657
22719170 Gómez Nieto, Jesús 62,8571 55,2900 118,1471
14960334 Llona Guemez, Itziar 61,4286 53,2700 114,6986
70634000 Bados Muñoz, M.ª Lourdes 60,0000 52,2000 112, 2000
30191416 Solanilla Balsera, Aurora 57,1429 54,3000 111, 4429
16043464 Teijiz Villanueva, M.ª Esther 51,4286 60,0000 111, 4286
13300620 Fernández Narro, M.ª Almudena 74,2857 35,9800 110, 2657
30575398 Robles San Miguel, Ana 71,4286 38,6200 110,0486
15902946 Ponce Huete, Romero 50,0000 58,0000 108,0000
14596986 Cilonizaurrecoechea Arana, Marta Teresa 51,4286 55,7600 107,1886
16251594 Martín González, M .ª Lidina 54,2857 52,3400 106, 6257
14581536 González Huerta, Pedro 54,2857 51,6300 105,9157
78864359 Jareño Rico, M.ª del Carmen 50,0000 55,1700 105, 1700
15915633 Berrio Vallejo, Dolores 51,4286 52,9000 104,3286
11927680 Sanz Garaizabal, Itziar 50,0000 51,0000 101,0000
12707402 Antolinez Vegas, M.ª del Rosario 51,4286 48,9000 100,3286
30576907 Vilches Barbero, Carmen 67,1429 33,1500 100,2929
14249053 Polo Pozo, José Antonio 70,0000 29,5300 99,5300
15943754 López Alonso, M.ª Soledad 54,2857 43,6600 97, 9457
30585108 Ballesteros López, M.ª Teresa 52,8571 39,5200 92, 3771
22728534 Angulo Irula, Idoia 57,1429 30,6000 87,7429
22733423 Rodríguez González, M.ª Dolores 54,2857 31,4900 85, 7757
16272526 Pastor Urrechu, M.ª Estíbaliz 54,2857 25,9600 80, 2457
III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA
RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: LABORATEGIKO TEKNIKARIA
CATEGORÍA: TÉCNICO LABORATORIO
LANPOSTU FUNTZIONALA: LABORATEGIKO TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO LABORATORIO
ZERBITZU ERAKUNDEA DESTINOA DESTINO KOP. HIZKUNTZ-ESKAKIZ. DERRIGOR. DATA
ORGANIZACION DE SERVICIOS DESTINO N.º DESTINOS PERFIL LINGÜÍST. FECHA PRECEPT.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa T.G.E.E.Z. Bizkaia 2 2
Centro Vasco de Trasfusiones y Tejidos Humanos C.V.T.T.H. Bizkaia
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa T.G.E.E.Z. Bizkaia 1 2 2005-06-01
Centro Vasco de Trasfusiones y Tejidos Humanos C.V.T.T.H. Bizkaia 01-06-2005
Deba Garaiko Ospitalea Zentrorik gabe 4 2
Hospital Alto Deba Sin centros
Basurtuko Ospitalea Zentrorik gabe 5 2
Hospital Basurto Sin centros
Bidasoako Ospitalea Zentrorik gabe 2 2
Hospital Bidasoa Sin centros
Gurutzetako Ospitalea Zentrorik gabe 10 2
Hospital Cruces Sin centros
Donostia Ospitalea Zentrorik gabe 17 2
Hospital Donostia Sin centros
Galdakaoko Ospitalea Zentrorik gabe 5 2
Hospital Galdakao Sin centros
Mendaroko Ospitalea Zentrorik gabe 4 2
Hospital Mendaro Sin centros
San Eloy Ospitalea Zentrorik gabe 1 2
Hospital San Eloy Sin centros
Santiago Ospitalea Zentrorik gabe 4 2
Hospital Santiago Sin centros
Txagorritxu Ospitalea Zentrorik gabe 5 2
Hospital Txagorritxu Sin centros
Zumarragako Ospitalea Zentrorik gabe 8 2
Hospital Zumarraga Sin centros
IV. ERANSKINA / ANEXO IV
BEHIN-BEHINEKOAN PLAZA AUKERA ZUTEN BAZTERTUEN ZERRENDA
RELACIÓN DE EXCLUIDOS QUE TENÍAN OPCIÓN A PLAZA EN LA PROVISIONAL
LABORATEGIKO TEKNIKARIA
TÉCNICO LABORATORIO
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA
NAN IZEN-ABIZENAK HE BAZTERKETAREN ARRAZOIA
DNI NOMBRE Y APELLIDOS PL MOTIVO DE EXCLUSIÓN
22735820 Robles Montalban, M.ª Jesús – Epez kanpoko dokumentazioa / No aporta documentación en plazo
72390808 Diez Lopez, M.ª Carmen – Epez kanpoko dokumentazioa / No aporta documentación en plazo