Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2232

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 17koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzan hutsik dago Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua. Lanpostuaren Kodea 520010, eta 15 dotazio zenbakia. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostuak izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu honetara, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.

Bigarrena.– Interesdunak eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 17a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Lanpostuaren izena: Goi-Kargudunaren Idazkari.

– Kodea: 520010, dotazio zenbakia 15.

– Lantokia: Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C/D.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntz eskakizuna: 2, derrigortasun datarik gabe.

Lanpostuaren betekizunak:

– C1 edo D1 Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.

– Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak, derrigorrezko lan utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko lan utzialdian daudenak -azken hauek gutxieneko epea bete badute-.

– Urtebeteko esperientzia administrarien kidegoan edo 2 urtekoa administrari laguntzaileenean.


Azterketa dokumentala