Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2231

AGINDUA, 2008ko martxoaren 26koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 2007ko urriaren 31ko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak esleitzeko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko Agindua aldatzeko dena.

C taldeko, D taldeko eta C eta D taldeetako lanpostuentzako lehiaketa orokorraren Balorazio Batzordeak, 2008ko otsailaren 21ean, honako erabaki hauek hartu zituen: merituen behin betiko balorazioa onartzea eta destinoen behin-behineko esleipena onartzea. Halaber, erreklamazioak aurkezteko eta lehiaketan parte hartzean atzera egiteko epea ireki zuen.

Balorazio Batzordeak, 2008ko martxoaren 10ean, destinoen behin betiko esleipena onartzea erabaki zuen.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko Aginduaren bidez, 2007ko urriaren 31ko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak esleitu ziren.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, 2008ko martxoaren 13ko datarekin, Arantza García Viso andreak aurkeztutako idazkiari sarrera eman zitzaion. Bertan, lehiaketan atzera egiten zuela adierazten zuen. Idazki hori zegokion posta bulegoan egiaztatua izan zen 2008ko martxoaren 3an, hau da, atzera egiteak adierazteko ezarri zen epearen barruan.

Horrenbestez, 2008ko martxoaren 17an, Balorazio Batzordeak behin betiko esleipena aldatzea erabaki zuen, eta, halaber, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari bidaltzea honako proposamen hau: Arantza Garcia Viso andreari egindako destinoaren esleipena deuseztatu, hain zuzen, Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzako Herritarrarentzako Arretako administraria, 520180 kodigoa, 18 dotazioa den lanpostuaren esleipena.

Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko martxoaren 11ko Agindua aldatzea, 2007ko urriaren 31ko Aginduaren bitartez deitutako lanpostuak esleitzeko dena, era honetan: Arantza Garcia Viso andreari egindako destinoaren esleipena deuseztatu, hain zuzen, Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzako Herritarrarentzako Arretako administraria, 520180 kodigoa, 18 dotazioa den lanpostuaren esleipena.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, agindua argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuari helarazita; edo administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 26a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala