71. zk., 2008ko apirilaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2228
63/2008 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. ekitaldiko Aurrekontuko "Egitura eta Laguntza" 7110 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, "Nekazaritza eta Landa Garapena eta Itsasbazterra" 7111 Programan 41.803,41 euroko kredituak gaitzen dituena.
Desagertutako Lurraldeetako Nekazaritza-Ganberen ondarea likidatzearen ondorioz, 41.803,41 euroko diru-sarrera osagarriak lortu dira.
Nekazaritza Ganberak azkentzen dituen abenduaren 27ko 13/2007 Legeak xedapen gehigarrietako bigarrenean ezartzen duenez, diru-sarrera horiek nekazaritzako interes orokorreko helburuetarako eta zerbitzuetarako erabili behar dira.
Horregatik, diru-sarrera horiek gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluen arabera. Testu bategin hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2007ko aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 28ko 9/2006 Legeko bigarren azken xedapeneko 3. paragrafoak aldatu zuen.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
Programa Azpikontzeptua Euro
Programa Subconcepto Euros
7110 454.99 41.803,41
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
Programa Azpikontzeptua Euro
Programa Subconcepto Euros
7111 393.99 41.803,41
Funtsak nekazaritzako interes orokorreko helburuetarako eta zerbitzuetarako erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko apirilaren 8an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.