Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1840

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazioak jakinarazten dituena.

Ondoren datozen zerrendako likidazioak zuzenean interesdunari jakinarazterik lortu ez denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesdunei aditzera ematen zaie, gainera, zor duten diru kopurua borondatez ordaintzeko honako epe hau dutela:

a) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten diren likidazioekin ados ez daudenek, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango dute, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa, likidazioa agindu duen organoari, argitarapenaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela bermatu ezik.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena	Likid. zk.	 Kontzeptua	Zenbatekoa	

Apellidos y nombre o razón social	N.º liquid.	 Concepto	Importe	

Aguirre Echeita, Jose Antonio	37/8-K3	C	111, 72	

Aguirre Echeita, Miguel Angel	139/8-K3	T5	111,89	

Atlantis Fisheries, Ltd.	2554/7-G3	T1	423,83	

Cepsa	2558/7-G3	T33	77,36	

Elorriaga Murgia, Iñaki	126/8-N3	T9	4,52	

Elorriaga Murgia, Iñaki	123/8-N3	T6	37,51	

Layna Garcia, Carlos	461/8-L3	T5	4,54	

Monasterio Astrelaga, Andres y otros C.B.	94/8-M3	C	 330,26	

Remolcadores Casimiro	2555/7-G3	T1	259,83	

Sprilur, S.A.	89/8-M3	C	400,71	

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 25a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala