Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1838

IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2007/XII.

– Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt) 2007ko 4. hiruh.

– Barne-Merkataritzaren Indizea (BMI) 2007ko 4. hiruh.

– Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI) Familiak. 2007ko 4. hiruh.

– Hiruhileroko Kontu Ekonomikoak (HKE) 2007ko 4. hiruh.

– Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) 2008/I.

– Demografi Inkesta 2006.

– Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2008/I.

– Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2008/I.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 29a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala