Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Trenbide Sarea
1836

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen lineetan autobus-transbordoak egiteko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia; telefonoa: 94 657 26 00. Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Trenbide Sarearen lineetan autobus-transbordoak egitea.

c) Loteak: 1. lotea, Bizkaiko Lurralde Historikoa; 2. lotea, Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ez.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko otsailaren 26a.

b) Kontratista: 1. lotea, Bizkaiko Lurralde Historikoa: Autocares Goco Tour, SL; 2. lotea, Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Autocares Aizpurua, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ez.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 12 hilabete, kontratua sinatzen denetik; eta, bestalde, finkatutako lan-egitasmoaren arabera gauzatu beharko da.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2008ko otsailaren 28a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala