Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
1835

IRAGARKIA, aldez aurrekoa, Bizkaiko Foru Aldundia bulegoko materialez hornitzekoa (2009. urtea; 2010. urtera luzatzeko aukera).

1.– Erakunde adjudikatzailea eta informazioa eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia. Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila. Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Kale Nagusia, 25, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao – 48009.

d) Telefonoa: 94 406 78 15.

e) Telefaxa: 94 406 78 19.

2.– Kontratuen xedea eta adjudikatzeko prozedurak hasteko aurrez ikusitako datak. Xedearen deskripzio orokorra eta aurrez ikusitako data.

Bizkaiko Foru Aldundia bulegoko materialez hornitzea (2009. urtea; 2010. urtera luzatzeko aukera).

Adjudikatzeko prozedurak hasteko aurrez ikusitako data 2008-09-07a da.

3.– Beste argibide batzuk.

Kontratua 2009-01-01ean hasiko da gauzatzen eta 2009-12-31n amaituko da. 2010. urtera luzatzeko aukera dago. Zenbateko osoa, BEZa kenduta, 217.000,00 eurokoa da. Kopuru horretan 2009ko ekitaldia zein 2010era luzatzeko aukera daude sartuta.

4.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako data: 2008-01-15.

Bilbao, 2008ko otsailaren 26a.

Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren

foru diputatua,

JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.


Azterketa dokumentala