Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1827

IRAGARKIA, Galdakaoko Elexalde BHIn polikiroldegi pista estaltzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/24/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Galdakaoko Elexalde BHIn polikiroldegi pista estaltzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Galdakao.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 645.557,17 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Gran Vía, 85.

c) Herria eta posta kodea: 48011, Bilbao.

d) Telefonoa: 94 403 11 18.

e) Faxa: 94 403 10 75.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko apirilaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, e Kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 24. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko apirilaren 23ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1; Vitoria-Gasteiz. Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2008ko maiatzaren 8a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipedunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 28a.

Bailabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala