Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1824

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ekitaldiak antolatzen dituenean edo ekitaldietan parte hartzen duenean, egonaldiak eta joan-etorriak antolatuko dituen bidaia-agentzia bat kontratatzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela iragartzeko dena (KBN C02/063/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/063/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ekitaldiak antolatzen dituenean edo ekitaldietan parte hartzen duenean, egonaldiak eta joan-etorriak antolatuko dituen bidaia-agentzia baten zerbitzuak kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 229. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bostehun eta laurogeita hamasei mila (596.000) euro. Gauzatzeko epea 12 hilabetekoa da.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2008ko otsailaren 29a.

b) Kontratista: Eroski Bidaiak, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzan jarritako prezioa.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.

Idazkaritza Teknikoko burua,

EDURNE SANTOS BENGOA, ondokoa ez baitago,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala