Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Legebiltzarra
1822

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren egunkariak gaztelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzeko zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikoa argitara ematekoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2008ko martxoaren 11ko erabakia) (06-300-08 espedientea).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lehiaketaren aurrekontua: ez da jarri.

Kontratuaren iraupena: bi urte, kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita.

Oinarriak eskuratzea: baldintza teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web orrialdea (www.parlamento.euskadi.net), Datawebgunea > Zerbitzuak > Lizitazioak atalaren barruan.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: proposamen ekonomikoak administrazio-klausula berezien 1. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo klausula horien 7.3 paragrafoko azken lerroaldean adierazi bezala. Aurkezteko ordutegia 09:00etatik 14:00ak artekoa izango da eta epea 2008ko apirilaren 30eko 14:00etan bukatuko da.

Proposamenak irekitzeko ekitaldia: Eusko Legebiltzarreko 1. aretoan (lehenengo solairuan) izango da, jendaurrean, 2008ko maiatzaren 6an, 13:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 11.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

IZASKUN BILBAO BARANDICA.


Azterketa dokumentala