Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1821

EDIKTUA, 357/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 357/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: David Fernández González.

Abokatua: Ruano de la Fuente, Isabel Maria.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Díaz.

Demandatua: Reformas Ferpasa Gasteiz SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut legitimazio aktiboko falta salbuespena eta ezetsi egin dut Carranceja prokuradoreak David Fernández González jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Reformas Ferpasa Gasteiz SL merkataritza-sozietatearen aurkakoa. Beraz, demandan jasotako eskaeretatik absolbitu dut demandatua eta prozeduran sortutako kostuak alderdi demandatzaileari ezarri dizkiot.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Reformas Ferpasa Gasteiz SL demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktua argitaratuz jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren helbidea: Donostia kalea, 1 zk.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala