Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
1820

EDIKTUA, 10/07 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Amaia Fernandez Oteguik, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

10/07 falta-judizioaren gainean epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

33/07 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2007ko martxoaren 16a.

Gerardo Antonio Gamarra de Bayak, hiri honetako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 10/07 zenbakiko berehalako falta-judizioaren autoak, ebasketa-falta bati buruzkoak; salaketa Oscar Medoro Silguerok eta Sergio Mendez Gonzalezek aurkeztu dute, Wannas Bensaleh-en kontra; Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Ebasketa-falta baten egile denez (Zigor kodea, 623 – 1 art.), hilabeteko isun zigorrera kondenatzen dut Wannas Bensaleh, egunero 3 euroko kuota ordaindu beharko duela. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du.

Judizio honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut salatua.

Epaia jasota geratzeko, Wannas Bensaleh-i epaia jakinarazteko —ez baitakigu egun non den— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko otsailaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala