Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1819

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 565/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 565/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luis Prada Serrano eta Francisca García García.

Abokatua: García López, Oscar Javier eta García López, Oscar Javier.

Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego eta Ana Fernández Samaniego.

Demandatua: María Teresa Martínez Urruchua.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

2008ko urtarrilaren 31n, erreferentziako judizioan epaia eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondoko hauxe baita:

Onetsi egiten dut Ana Fernández Samaniego prokuradoreak Luís Prada Serrano eta Francisca García García jaun-andreen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, eta kondenatu egiten dut Teresa Martínez Urruchua andrea hiru mila bostehun eta hiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (3.503,88) ordaintzera; eta, halaber, ebazpen honen zuzenbidezko oinarrietatik laugarrenean zehaztutako eran interesak ordaintzera, bai eta prozedura honetako kostuak ordaintzera ere.

Botere Judizialaren Lege Organikoko 248.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakinaraz bekie epai hau alderdiei, adieraziz ez dela irmoa eta bere aurka apelazio errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Entzutegian, zeina, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean, idatziz paratu beharko den abokatuaren izenpearekin. Izapideak urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 455. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera egingo zaizkio.

Epai honen lekukotza egin bedi, auto hauei erantsiz. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan utziko da.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

María Teresa Martínez Urruchua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko otsailaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala