Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1818

AGINDUA, 2008ko martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako Nazioarteko Erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen programatan parte har dezaten.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta Erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen ditu. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira, Nazioarteko Erakunde horiek pobretutako herrialdeetan egiten dituzten garapen proiektuetan parte har dezaten.

Beraz, adierazitako Dekretuaren 2. artikulua aplikatuta, laguntza horiek emateko 2008ko ekitaldirako deialdia egin behar da.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeentzat eta haiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzea otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan ezarritakoari jarraiki. Laguntza horien zenbatekoa 1.000.000 eurokoa izango da guztira.

Bigarrena.– Kandidatura bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.

Hirugarrena.– Herrialde hartzaileetako bizi mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) 2007ko abenduko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da (http://www.undp.org.uy/

docs.asp). Eskala horretako baremorik altuenari dagokion jomuga duten kandidaturetarako, osagarriaren zenbatekoa gehienezkoa izango da, alegia, 750 euro. Gainerako jomugak kalkulatzeko, baremo bakoitza eta gehienezko kopuruari dagokion zati proportzionala hartuko dira kontuan; konpentsazioa emateko gehienezko muga Bogota hirikoa izango da (Kolonbia).

Laugarrena.– Lankide boluntarioak agentzia multilateralen arloan jasotako prestakuntza espezifikoak -erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak- eragindako gastuak gehienez ere kandidatura bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2 izango dira (300 euro). Era berean, erakunde eskatzaileek kandidaturen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanak kudeatzean izandako gastuetarako diru-kopurua gehienez kandidatura bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1 izango da (150 euro).

Bosgarrena.– Luzapenei zuzendutako zenbatekoa 800.000 euro izango da.

Erantzundako luzapen-eskabide kopuruak zenbateko hori agortzea eragiten badu, agortze horren berri jakinarazi beharko du Garapen Lankidetzarako zuzendariak, luzapen gehiagorik ez emateko.

Seigarrena.– Bi zenbatekoak, deialdiarena eta luzapenena, aldatu ahal izango dira, kontuan harturik eskatutako laguntzen zenbateko osoa, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera, laguntzak ebatzi aurretik betiere.

Garapen Lankidetzarako zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri EHAAn.

Nolanahi ere, luzapenetarako zenbatekoak ezin izango du gainditu laguntza berrietarako zenbateko osoaren % 80.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez emango da horren guztiaren berri EHAAn.

Zazpigarrena.– Hautagaiak aukeratzeko irizpideak eta haien ponderazioak honako hauek izango dira:

• Nazioarteko Erakundeak adierazitako lanari egokitzen zaion lanbide-profila eta dagokion titulazio akademikoa: 20 puntu gehienez.

– 10 puntu: adierazitako lana betetzeko titulazio egokia duela egiaztatzen badu.

– 10 puntu: lanak eskatzen duen profilerako gutxienez urte beteko esperientzia duela egiaztatzen badu.

• Garapenerako lankidetzaren edo Genero-lankidetzaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez.

– 20 puntu: master ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

–10 puntu: aditu-ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

– gehienez 3 puntu: lankidetzaren arloarekin loturiko ikastaro espezifikoak egin dituela egiaztatzen badu.

• Lankidearen lana txertatzen deneko proiektuen eta Lankidetzarako Zuzendaritzatik bultzatzen den lankidetzaren arteko lotura sinergikoa: 20 puntu gehienez.

– 20 puntu: lana Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu dituen nazioarteko Erakunderen baten bulegoetan garatzen bada.

– 10 puntu: lana honako jardun-sektore hauen esparruko programa edo proiektuetan txertatzen bada: lehentasunezko gizarte-premiak, herri-ekonomia, tokiko agintea, giza eskubideak eta kultura-nortasuna.

• Lankideak ekintza garatuko dueneko bulegoak eskatzen duen/dituen hizkuntza/k jakitea: 10 puntu gehienez.

– 5 puntu: erdi-mailako ezagutza.

– 10 puntu: goi-mailako ezagutza.

• Euskal Herrian izaera sozial edo humanitarioa duten programekin lotura aktiboa izatea: 20 puntu gehienez.

– 20 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan 5 urte edo gehiagoko esperientzia egiaztatzen badu.

– 10 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik bost urtera arteko esperientzia egiaztatzen badu.

– 5 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik beherako eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia egiaztatzen badu.

• Lankidearen lana garatzen deneko eremu geografikoa: 10 puntu gehienez.

– 10 puntu proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Palestina eta India.

– 7 puntu lana 0,5etik beherako GGIa duten herrialde edo eremuetan, estaturik gabeko herrietan edo herri indigenetan egiten bada.

– 5 puntu, 0,5etik 0,599ra bitarteko GGIa duten herrialdeetan edo eremuetan egiten bada.

– 2 puntu, 0,6tik 0,799ra bitarteko GGIa duten herrialdeetan edo eremuetan egiten bada.

Zortzigarrena.– Eskabideak Garapen Lankidetzarako zuzendariari bidali beharko zaizkio; horretarako, hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira, honako leku honetara joz:

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz.

Bederatzigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka, entitate interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; edo zuzenean administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Hamargarrena.– EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 12a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA
NAZIO BATUEN NAZIOARTEKO ERAKUNDEEI ETA ERAKUNDEOKIN ELKARTUTAKO PERTSONA

JURIDIKOEI EMANGO ZAIZKIEN LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA, EUSKAL AUTONOMIA

ERKIDEGOKO LANKIDE BOLUNTARIOEI BEKAK EMATEKO, LANKIDEOK NAZIOARTEKO ERAKUNDE

HORIEK GARAPEN-BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN EGINDAKO GARAPEN-PROIEKTUETAN

PARTE HARTZEN BADUTE.

Erakunde eskatzailea:

Lankide boluntarioaren izena eta NANa:

Lankidea proiektuan txertatzeko data:

Deialdia:

Erregistro-zenbakia:

Data:

Jardun-sektorea:

I.– INFORMAZIO OROKORRA.

PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK.

Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

Herrialdea/Eremu geografikoa:

Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

Helbidea/Erakundearen egoitza:

Telefono-zenbakia: Telekopia/faxa: Posta elektronikoa:

IFZ:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Kontu-zenbakia eta banku-datuak

Ahalduna: Kargua:

Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

Harremanetarako pertsona:

IRAUPENA

Aurreikusitako hasiera-data:

Aurreikusitako amaiera-data:

Zenbat hilabetetan burutuko den:

FINANTZAKETA

EUSKO JAURLARITZAri eskatutako diru-laguntza:

II.– KANDIDATURARI BURUZKO INFORMAZIOA.

1.– PROIEKTUAREN ETA JARDUEREN DESKRIBAPEN XEHATUA (deskribatu, 25-50 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita)

2.– LANKIDEAK PROIEKTUAN BETE BEHARREKO FUNTZIOEN ETA TXERTATUKO DEN ORGANIGRAMAREN DESKRIBAPEN XEHATUA.

2.1.– Lankide boluntarioak bete beharreko funtzioak.

2.2.– Lankide boluntarioa txertatuko den organigrama.

3.– KOKAPEN ZEHATZA.

4.– ESPERO DIREN EMAITZAK (deskribatu, 10-20 lerrotan, lankidearen eta proiektuaren bidez espero diren emaitzak)

4.1.– Espero diren emaitzak.

4.2.– Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak.

4.3.– Adierazleak egiaztatzeko iturriak.

5.– PROIEKTURAKO BEHAR DEN LANKIDEAREN PROFILA, EGOKITZAT HARTZEN DEN TITULAZIOA ADIERAZITA.

6.– GARAPEN LANKIDETZARAKO ZUZENDARITZAK HERRIALDE HARTZAILEAN LAGUNTZEN DUEN GAINERAKO LANKIDETZAREKIKO BALIZKO SINERGIAK.

7.– PROIEKTUAREN AURREKONTUA ETA FINANTZAKETA.

PARTIDAK ZENBATEKOA

Lankidearentzako konpentsazio ekonomikoa

Aseguru-gastuak

Lankideak helburuko herrialdera joateko eta handik itzultzeko dituen gastuak

Prestakuntza eta kudeaketa gastuak.

GUZTIRA

III.– LANKIDEAREN CURRICULUM VITAE

1.– INFORMAZIO OROKORRA

Izen-abizenak:	

NAN: .............................................. Jaiteguna: 	

Helbidea: .............................................. Herria 	

Probintzia 	 PK ..............................................

Telefono-zenbakia: 	 Telekopia/faxa: ..........................................................................

Posta elektronikoa: 	

2.– ARGIBIDE AKADEMIKOAK.

2.1.– TITULAZIO AKADEMIKOA.

Zertan lizentziatua? (zehaztu)

Ikastetxea:

Ikasketak amaitu zitueneko data:

Ziurtagiri akademikoaren kalifikazioa:

2.2.– GRADUATU ONDOREN EGINDAKO IKASTAROAK:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

2.3.– BESTELAKO IKASKETA EDO IKASTAROAK

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

Izenburua:

Ikastetxea:

Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

3.– HIZKUNTZAK.

Lankideak ekintza burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k

Lankideak egiaztatutako hizkuntzak

(h: hala moduz b: nahiko ondo c: ondo)

	HIZKUNTZA 	IRAKURRI 	HITZ EGIN 	IDATZI

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

4.– IBILBIDE PROFESIONALA

4.1.– JASOTAKO BEKAK ETA LAGUNTZAK

	Erakundea 	Bekaren izena 	Hasiera-data 	 Iraunaldia

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

	........................................	 ........................................	.......................................	........................................

4.2.– LAN-ESPERIENTZIA

5.– EGINIKO LANAK ETA ARGITALPENAK

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

Izenburua:

Noiz argitaratua: Data:

6. BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK

IV.– ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.– Batzorde Nazionalei eta/edo Autonomikoei buruzko dokumentazioa / informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

	a) Honako fotokopia legeztatu hauek: erakundearen estatutuena, dagokion erregistroan izena ematearena eta eskabidea izenpetzen duenaren ahalordetzearena (erakunde eskatzailea lehen aldiz aurkezten bada, edota aurreko urteetan aurkeztutako dokumentazioarekiko aldaketarik izan bada).

	b) Erakundearen organigrama. EAEn zenbat langile ordaindu eta zenbat ordaindu gabe duen. Langile boluntarioak edo laguntzaileak, bazkide-kopurua, boluntarioak edo erakundeko kideak.

	c) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartelaren fotokopia. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.

	d) Batzorde Nazionalak eta/edo Autonomikoak lankide boluntarioa lankidetzat nahi duela egiaztatzeko dokumentazioa eta programa horrentzat behar den lankide boluntarioaren profila.

	e) Diru-laguntzarik jasotzeko edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez duela (ez zigor penalik ez administratiborik), sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiteagatiko zigorrak barne, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ere jaso ez duela adieraziko duen zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena.

	f) Emango diren prestakuntza-moduluen memoria eta modulu horiek emango dituzten hizlariak.

2.– Pertsona juridikoei buruzko dokumentazioa / informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

Aurreko idatz-zatian adierazitakoez gain

	a) Nazio Batuen Batzorde Nazional edo Autonomikoarekin egindako akordio, hitzarmen edota protokoloak behar bezala egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea. Batzorde horren bitartez gauzatu beharko da nahitaez lankide boluntarioa txertatzen deneko proiektua.

3.– Lankide boluntarioaren dokumentazioa/informazioa:

	a) 2008ko urtarrilaren 1ean gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuneko Administrazio-herrikidetasuna duela frogatzen duen errolda-ziurtagiria. Baldintza hori ezin bada bete pertsona hori pobretutako herrialdeetan lankidetza lanak egiten egoteagatik, egoera hori frogatzen duen eta lan horiek egitera joan baino lehen EAEn admimistrazio-herrikidetasuna gutxienez urte betez izan duela frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko ditu.

	b) Lankidearen karnet-neurriko argazkia.

	c) Lankidearen NANaren fotokopia.

	d) Curriculum vitae egiaztatzekoak. Titulazioa egiaztatzeko honako dokumentu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da: 1) titulua, edo 2) titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, edo 3) ikasketa-espedienteko nota, titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana adierazten duela.

	e) Homologazio eskabidea ebaztearen zain edo, oraindik eskabidea egin gabe izan, baina, urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuko 16.1 artikuluarekin bat etorriz, euren atzerritar tituluarekin Espainiako Unibertsitateetan gradu-osteko ikasketetan —titulua homologatu barik— sartu direnak nahikoa zelako bigarren zikloko unibertsitate titulua izatea (lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa),lortutako titulua aurkeztu behar izango dute egiaztagiri modura, programa horiek burutu zituzten Unibertsitateko Errektorearen baimenarekin batera, edo, bestela, Doktorego batzordearen irizpenaren kopia —matrikulazioa propio baimentzen zuena— aurkeztu ahal izango dute, aldez aurretik frogatuz aurkeztutako espediente eta titulu akademiko atzerrikoa egokitzen zaiela burutu nahi diren espezializazio ikasketei.

	f) Hizkuntzen ezaguera eta egindako ikastaroak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

	g) Garapen-lankidetzan edota genero arloan prestakuntza bereziaren jabetza egiaztatzen duten dokumentuak.

	h) Erakundearen ziurtagiria, eskatzailearen eta horren zereginaren arteko lotura egiaztatzen duena.

4.– Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan adierazitako idatz-zatiak biltzen dituen erakunde eskatzailearen eta bekadunaren artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua.

5.– Lankide boluntarioaren lana garatuko den Nazioarteko Erakundearen bulegoaren eta erakunde eskatzailearen artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua. Dokumentu horretan gutxienez honako hau zehaztuko da: lankideari lana behar bezala egiteko beharrezko baldintza materialak eta teknikoak emateko konpromisoa, lana garatuko deneko bulegoaren aldetik, baita oporrak eta barne-prestakuntza emateko konpromisoa ere.

6.– Eman beharreko prestakuntza-moduluak eta emango dituzten hizlariak.


Azterketa dokumentala