Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1817

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 26koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko, 2008ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 17ko Aginduaren bitartez —2008ko otsailaren 25eko Aginduaz aldatuaz—(EHAAren 103. zk., 2006ko ekainaren 1ekoa) turismo sustatu eta merkaturatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren laguntzen markoa finkatzen da.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 28ko 15/2007 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2008ko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xede da: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2006ko maiatzaren 17ko Aginduan (2008-02-25eko Aginduaz aldatua) aurreikusitako laguntzetarako 2008ko ekitaldirako deialdia egitea. Lehenengo agindu horren bitartez, arautu zen turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak ematea.

Helburu hori betetzeko, 1.872.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrelakorik gertatuz gero, Turismo sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak arautzen ditu Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 17ko Aginduak (2008-02-25eko Aginduaz aldatua), eta laguntza horiek eskuratu ahal izateko, erreferentziako aginduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat onuradun kondizioa izan beharko dute eskatzaileek.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo web-orri honetan: www.euskadi.net/turismo.

2.– Eskabidea eta gainerako dokumentazio osagarria, Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritzara zuzenduta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan aurkeztu behar dituzte eskatzaileek, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2008ko apirilaren 30ean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 26a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala