Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bizkaiko Foru Aldundia
1814

IRAGARKIA, Administrazio Bereziko Eskalan Karrerako Funtzionario izateko hautaprobak egiteko deialdia aldatzeari buruzkoa.

Ahaldun Nagusiaren azaroaren 30eko 579/2007 Foru Dekretuaren bidez (2007-12-04ko BAO; 236. zk.), Administrazio Bereziko Eskalan sartzeko hautaproben deialdia eta oinarriak onartu ziren. Deialdi horretan, beste azpieskala batzuen artean, eskala teknikoan, goi-mailako teknikarien motan, Ingurumeneko Goi Mailako Teknikaria espezialitateko 5 plaza jasotzen dira.

Ahaldun Nagusiaren otsailaren 18ko 26/2008 Foru Dekretuaren bidez (2008-02-26ko BAO, 40. zk.), plaza horiei dagokien Titulazioa izeneko 2. oinarri espezifikoa aldatu da, eta aurreko dekretu hartan agertzen ziren titulazioei honako hauek gehitu zaizkie:

– Meatze ingeniaria.

– Kimika Zientzietan lizentziaduna.

Deialdiaren aldaketaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean-Madrileko Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berriro ere egutegiko hogei (20) eguneko epea ematen da eskabideak aurkezteko.

Deialdiko datu osoak 2007ko abenduaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (236. zk.) argitaratu dira, eta aldaketak 2008ko otsailaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (40. zk.) (Aldundiko webgunean: www.bizkaia.net).

Eskaera orriak eskuratu eta aurkeztuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentralean, Bilboko Kale Nagusian, 25. zenbakian, beheko solairuan, eta foru sailetako erregistro orokorretan, Bilbon, 08:30etik 13:30era arte, astelehenetik ostiralera, helbide hauetan:

Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila: Orueta Apezpikuaren kalea, 6. zk., beheko solairua, PK 48009 Bilbao.

Ogasuna eta Finantzak Saila: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4. zk., 1. solairua, PK 48013 Bilbao.

Garraio eta Hirigintza Saila: Errekalde Zumarkalea, 18. zk., 5. solairua, PK 48009 Bilbao.

Igurumen Saila: Errekalde Zumarkalea, 30. zk., 3. solairua, PK 48009 Bilbao.

Lan eta Trebakuntza Saila: Orueta Apezpikuaren kalea, 6. zk., beheko solairua, PK 48009 Bilbao.

Herri Lanen Saila: Ibáñez de Bilbao, 20. zk., beheko solairua, PK 48009 Bilbao.

Gizarte Ekintza Saila: Nicolas Alkorta kalea, 4. zk., beheko solairua, PK 48003 Bilbao.

Kultura Saila: Errekalde Zumarkalea, 30 zk., 2. solairua, PK 48009 Bilbao.

Nekazaritza Saila: Madariaga etorbidea, 1. zk., 5. solairua ezk., PK 48014 Bilbao.

Deialdiaren lehen ariketa gainditzen duten pertsonek kategoria honen Lan-Burtsa osatuko dute.

Bilbao, 2008ko otsailaren 26a.

Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren

foru diputatua,

JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.


Azterketa dokumentala