50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1532
JAKINARAZPEN ZEDULA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak emandako laudoarena.
Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Transler, S.L.k eskatuta, 94/07 espedientea bideratu da Unai Vicente Lopezen aurka, ibilgailuen alokairua ez ordaintzeagatik. Bi mila eta zazpiko urriaren hiruan, laudoa eman da, zeinaren epaitza honako baita hitzez hitz:
LAUDOA
Jazoerak ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Arbitraje Batzordeak ontzat jo du Transler, S.L.k Unai Vicente Lopezen aurka jarritako erreklamazioa, eta, beraz, Unai Vicente Lopezek hiru mila bostehun eta laurogeita hamasei (3.596) euro ordaindu beharko dizkio Transler, S.L.i.
Laudo horren aurka deuseztapen-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.
Eta legeak agindu bezala jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Bilbao, 2008ko otsailaren 19a.
Idazkaria,
MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.