50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1522
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Angel Ganivet LHIn jantokia prestatzeko obra-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.
c) Espediente zenbakia: CO/21/08.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Vitoria-Gasteizko Angel Ganivet LHIn jantokia prestatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: enkantea.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: 206.607,45 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.
b) Helbidea: San Prudentzio kalea 18, behea.
c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 72 37.
e) Faxa: 945 01 72 01.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko apirilaren 14a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, d Kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 24. puntuan adierazitakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko apirilaren 15eko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz, Lakua II, 3. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2008ko apirilaren 29a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 20a.
Baliabide Material, Informatika
eta Antolamendu zuzendaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.