50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1518
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 869/07 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 869/07, traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea.
Alderdi demandatzailea: Javier Escajedo Arres eta Maria Eugenia del Juncal Villanueva Matute.
Alderdi demandatua: Cipriano García García eta Jerónima García Jiménez.
Gaia: traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea.
Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Hau dio hitzez hitz:
ZITAZIO ZEDULA
Gero esango den finkaren traktuari berriro ekiteko bideratu da aipatutako jabari-espedientea. Espediente horren gainean gaur hartutako ebazpenean erabakitakoa betez, behean aipatzen dena –erregistroko titular den aldetik- zitatu egiten da ediktu honen bidez, zitazioaren ondorengo hamar eguneko epean espedientean ager dadin, bere eskubideen alde egiteko.
Hau da finka:
– Laugarren solairuko etxebizitza, 60 metro karratuko azalera eta ganbara ditu, eta Vitoria-Gasteizko hiri finka honen elementu komunetan dagokion partaidetza: Haiztogile kaleko hirugarren etxea; Santa Ana Kantoiko 5. zenbakia du, egun. Etxaurrea, lehenengo solairura artekoa, harlanduzkoa da eta gainerakoa, harlangaitzezkoa. Mugakideak: Iparraldean, Simona Albaren etxea; Hegoaldean, Francisco Lerarena; Ekialdean edo sarreran, Aiztogileen kalea; eta Mendebaldean, Santa Ana kantoia. Honako hauek ditu: denda, korta, egurtegia eta ortu txiki bat; lehengo solairuko eskumako eta ezkerreko etxebizitzak; bigarren eta hirugarren solairuko etxebizitzak, eta laugarren solairua, etxebizitza eta ganbara dituena.
Aurrekariak Vitoria-Gasteizko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta daude: 512 liburua, 139 folioaren atzealdea, 2.224 finka -sei aletan agertzen da-, 25. inskripzioa.
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta zazpiko irailaren hamalaua.
IDAZKARIA.
Jerónima García Jiménez eta de Cipriano García García jaun-andreen jaraunsleen bizilekua non dagoen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epatzeko eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.