Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Trenbideak SAU
1460

IRAGARKIA, ondorengo lehiaketaren esleipena egiteko: bobinatako tiketen, aldez aurretik moztutako tiketen eta bobinatako bidaitxartel termikoen hornidura.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketak eta Kontratazio Saila.

c) Telefonoa: 94 401 99 00.

d) Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: bobinatako tiketen, aldez aurretik moztutako tiketen eta bobinetako bidaitxartel termikoen hornidura.

b) Zatiketa lote eta zenbakietan: ez.

c) Burutzeko/emateko lekua: Bizkaia.

d) Burutzapen epea: 3 urte.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleipenerako era.

a) Jardunbide: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Esleipenaren zenbatekoa: lehiaketa honen zenbatekoa ondoren zehazten den diru-kopurua izango da: 224.257,20 euro, BEZa salbuetsita (zenbatekoa guztira 3 urterako).

5.– Enpresa esleipenduna.

2008ko otsailaren 5ean, Kontratazio Batzordeak, honako hau erabaki du: bobinatako tiketen, aldez aurretik moztutako tiketen eta bobinatako bidaitxartel termikoen hornidura Card Ticket, S.A. (CARTIK) enpresari esleitzea.

6.– Bermeak.

Behin betiko fidantza: baldintza pleguen araberakoak.

7.– Iragarkien gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2008ko otsailaren 11.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala