Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1457

IRAGARKIA, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Ordizia-Itsasondo tarteunerako Euskal Herriko trenbide sare berriaren plataforma eraikitzea helburutzat duen obra-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (KBN C01/013/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/013/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Gipuzkoako Lurralde Historikoan Ordizia-Itsasondo tarteunerako Euskal Herriko trenbide sare berriaren plataforma eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko irailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 175. zk.; 2007ko irailaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 216. zk.; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2007ko abuztuaren 16an bidalia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogei milioi berrehun eta laurogeita hamar mila eta hiru euro eta berrogeita hamahiru zentimo (60.290.003,53), gehienez ere.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2007ko abenduaren 4a.

b) Kontratista: FCC Construcción, SA. - Construcciones Olabarri, SL. - Guihor Estructuras de Hormigón, SL. – Construcciones Donosti, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamar milioi laurehun eta hirurogeita bi mila zazpiehun eta hogeita hamahiru (50.462.733,00) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala