48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1455
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentziarena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2007ko urtarrilaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2007ko otsailaren 23ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2008ko otsailaren 28an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2006-07-20ko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.
Bigarrena.– Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen eta haien aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2008ko otsailaren 28a.
Gerentea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.
ERANSKINA
A) Pertsonal funtzionarioaren lanpostuen zerrendetako lanpostu aldatuak.
Orain arte D taldeko eta administrazio-laguntzaileen eskalako funtzionarioentzat bakarrik ziren honako lanpostu hauen dotazioak aldatzen dira, hemendik aurrera aukera zabalduz D taldeko eta administrazio-laguntzaileen eskalako funtzionarioek nahiz C taldeko administrarien eskalako funtzionarioek bete ditzaten, lanpostuon gainerako ezaugarriak dauden-daudenean utzita:
043 Ikastegi eta ikasleen gelaren arduraduna (2 dotazioa).
045 Zerbitzu Zentraletako gaitua (dotazio 1).
138 Kargudunaren idazkaria (ikastegiak) (33 dotazio).
139 Saileko idazkaria (112 dotazio).
216 Dokumentazioaren gestio ekonomikoaren arduraduna (dotazio 1).