48. zk., 2008ko martxoaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1454
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2007ko ekitaldian emandako dirulaguntzak argitara ematekoa.
Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei ematekoak diren dirulaguntzak ezartzen ditu.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egin zen 2007. urterako.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babesean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.
Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2007ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Eranskinean dago jasota zerrenda.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 7a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.
ERANSKINA/ANEXO
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2007ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Relación de beneficiarios de las ayudas económicas concedidas durante el ejercicio 2007 en el marco del Decreto 13/2004, de 20 de enero, de Agrupaciones de Productores Agrarios y sus Uniones en la Comunidad Autónoma del País Vasco.
Onuradunak Dirulaguntza eurotan
Beneficiarios Subvención en euros
Garlan, Sociedad Cooperativa 100.000